tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Garapenean dauden hamazazpi proiektu, hamaika herrialdetakoak, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren V. edizioan
Garapenean dauden hamazazpi proiektu, hamaika herrialdetakoak, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren V. edizioan
Foroa irailaren 19an, 20an eta 21ean izango da, 64. Donostia Zinemaldiaren barruan
Astelehena, 2016(e)ko abuztuaren 8

Hamasei proiektu aukeratu dituzte, gehien-gehienak orain artean nazioarteko koprodukzio-topaketetan argitaratu gabeak, 28 herrialdetatik aurkeztutako 194 proiekturen artetik. Horrez gain, Donostia Zinemaldiaren eta Ibermedia programaren arteko elkarlanaren barruan, Erdialdeko Amerika eta Karibeko proiektu zinematografikoak garatzeko tailerraren baitan hautatutako proiektu batek ere parte hartuko du lehiaketaz kanpo Koprodukzio Foroan.

Hautatutako proiektuen artean ibilbide oparoko zuzendari eta ekoizpen-etxeen proiektuak ageri dira, baina baita zuzendari eta ekoizpen-enpresa hasi berrienak ere.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren V. edizio honetako zuzendari eta ekoizle asko aurretik ere izan dira Zinemaldian beste film batzuekin, hala nola Diego Dubcovsky, Andrés Longares, Aly Muritiba, Alejandro Fernández Almendras eta Celina Murga.

Foroaren aurreko beste edizio batzuetan aurkeztutako proiektuak nazioarteko zinema-jaialdi entzutetsuenetako batzuetan hautatu dituzte 2016an: El soñador (lehen Donde sueñan los salvajes), Adrián Saba zuzendariarena, Berlineko zinema-jaialdiaren Generation sailean aurkeztua; Las Elegidas, David Pablos egilearena, Festival de Cannes zinema-jaialdiaren Un Certain Regard sailean izan zen 2015ean eta bost Ariel sari eskuratu zituen (horien artean, film eta zuzendaritza onenena), eta Locarnoko zinema-jaialdian hautatuta daude La idea de un lago (lehen Pozo de Aire) Milagros Mumenthaler zuzendariarena, Sail Ofizialean eta El Auge del Humano, Eduardo Williams egilearena Cineasti del Presente sailean. Azkenik, Jesús (lehen Niño Nadie), Fernando Guzzoni zuzendariarena, Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatuko da.

Sariak:

Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Foroko proiektu onenaren sariak 10.000 € emango ditu.

ARTE International Prize Arte France Cinéma etxeak ematen du, eta 5.000 € izaten dira aukeratutako proiektuarentzat.

Koprodukzio Foroak Marché du Film - Festival de Cannes zinema-jaialdiko azokarekin eta Argentinako INCAA Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalarekin dituen akordioen harira, Donostian izango diren egitasmoetako batzuek euren nazioarteko ibilbidea jarraitu ahal izango dute finantzazio bila, hurrenez hurren Producers Network - Festival de Cannes egitasmoko hurrengo edizioan eta Ventana Sur merkatuan parte hartuz. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die proiektuei nazioartean oihartzuna izaten.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatzen du.

HAUTATUTAKO PROIEKTUAK:

1. 7:35am
Zuzendaria: Javier Van de Couter
Ekoizpen-etxea: Varsovia Film SRL.
Argentina
2. A dos grados del otoño
Zuzendaria: Patricio Suarez Quiroga
Ekoizpen-etxea: El Dedo en el Ojo
Espainia - Argentina
3. Azor
Zuzendaria: Andreas Fontana
Ekoizpen-etxea: Alina Film
Suitza - Argentina
4. Barba ensopada de sangue
Zuzendaria: Aly Muritiba
Ekoizpen-etxea: RT Features
Brasil
5. Estrada para livramento
Zuzendaria: Giuliana Monteiro
Ekoizpen-etxea: Elefanti Films
Brasil
6. Hogar
Zuzendaria: Maura Delpero
Ekoizpen-etxea: Dispàrte
Italia - Argentina
7. Iniciales SG
Zuzendariak: Rania Attieh, Daniel Garcia
Ekoizpen-etxea: Frutacine
Argentina
8. Irene
Zuzendaria: Celina Murga
Ekoizpen-etxea: Cepa Audiovisual
Argentina
9. La civil
Zuzendaria: Teodora Ana Mihai
Ekoizpen-etxea: One for the Road BVBA
Belgika - Mexiko - Errumania
10. La mami
Zuzendaria: Laura Herrero Garvín
Ekoizpen-etxea: Cacerola Films S.A.
Mexiko
11. Los días según ellos (LDSE)
Zuzendaria: Juan Pablo Felix
Ekoizpen-etxea: Bikini Films
Argentina - Espainia - Frantzia
12. Panza de burro
Zuzendariak: Rosario García-Montero, Daniel Vega, Diego Vega, Joanna Lombardi, Gianfranco Quatrinni, Javier Fuentes-León
Ekoizpen-etxea: Maretazo Cine
Peru
13. Perro negro
Zuzendaria: George Walker Torres
Ekoizpen-etxea: Cine Cercano C.A.
Venezuela - Frantzia - Brasil
14. Suicidios telefónicos
Zuzendaria: sandra Gugliotta
Ekoizpen-etxea: Ojoblindado SRL.
Argentina
15. Una periodista
Zuzendaria: Alejandro Fernández Almendras
Ekoizpen-etxea: Parox S.A.
Txile
16. Vendrá la muerte y tendrá tus ojos
Zuzendaria: José Luis Torres Leiva
Ekoizpen-etxea: Globo Rojo Producciones
Txile

Ibermedia Proiektua (Ez du proiektu onenaren saria eskuratzeko parte hartuko)

17. Las hijas de Alonso
Zuzendaria: Kattia González Zúñiga
Ekoizpen-etxea: Ceibita Films
Costa Rica - Txile - Panama

Informazio gehiago:
industryclub@sansebastianfestival.com
sansebastianfestival.com


Sustatzaileak:

Laguntzaileak:






The Industry Club ondorengoaren babesarekin
 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea