tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > ''L’Odyssée / The Odyssey'' filmaren mundu mailako estreinaldiak emango dio amaiera Donostia Zinemaldiaren 64. edizioari
''L’Odyssée / The Odyssey'' filmaren mundu mailako estreinaldiak emango dio amaiera Donostia Zinemaldiaren 64. edizioari
Ostirala, 2016(e)ko abuztuaren 12

Donostia Zinemaldiaren 64. edizioa L’Odyssée / The Odyssey filmaren mundu mailako estreinaldiarekin amaituko da; hots, Jacques Cousteauren bizitza hizpide duen Jérôme Sallek idatzi eta zuzendutako filmarekin.

Cousteau urpeko miaketaren eta filmaketaren aitzindaria izan zen. Filmak, bada, Cousteauk bere seme Philipperekin bizi zuen abendura kontatzen du. Bidaia pertsonal horretan, beren arteko erlazioa ahuldu egin zen arrakasta lortzeko aitaren ametsengatik. Jean-Michel Cousteauren Mi padre, el capitán Jacques-Yves Cousteau liburuan eta Albert Falcoren Capitaine de la Calypso liburuan oinarritzen da gidoia.

Jérôme Salleren (Paris, 1971) filmografiari erreparatuta, The Tourist filmaren gidoia idatzi du (Florian Henckel von Donnersmarckek zuzendu zuen eta Johnny Depp eta Angelina Jolie izan zituen aktore), Anthony Zimmer filma zuzendu du (Sophie Marceau izan zuen aktore, eta opera prima onenaren César sarietarako izendapena jaso zuen), The Heir Apparent: Largo Winch filma zuzendu du (Tomer Sisley eta Kristin Scott Thomas dira aktoreetako bi) eta Zulu zuzendu du (Orlando Bloom eta Forest Whitaker ditu protagonista, eta Cannesen 2013ko edizioa itxi zuen).

L’Odyssée / The Odyssey filmaren protagonistak Lambert Wilson, Pierre Niney eta Audrey Tautou dira; hots, Cousteau, bere seme Philippe eta bere emaztea, hurrenez hurren. Wilsonek Xabier Beauvoisentzako lan egin du (Des hommes et des dieux / De dioses y hombres, epaimahaiaren sari handia Cannesen 2010ean), bai eta André Téchinérentzako ere (Rendez-vous / La cita, zuzendari onenaren saria Cannesen 1985ean). Bigarren aldiz izango da Donostian; 2007an izan zen hemen lehen aldiz, Michael Radforden Flawless (Akats gabe) filma eman zenean; Sail Ofiziala itxi zuen filmak.

Bestalde, Pierre Niney gizonezko akore berri onenaren César sarirako hautagai izan zen J’aime regarder les filles (2011) filmagatik, gizonezko aktore onenaren César saria irabazi zuen Yves Saint Laurent (Jalil Lespert, 2014) filmagatik eta François Ozonen Frantz filmaren protagonista da. Tautou Frantziako zinemaren emakumezko aktore ezagunenetako bat da, eta honako film hauetan parte hartu du: Le fabuleux destin d'Amélie Poulain / Amelie (Jean Pierre-Jeunet, 2001), Zabaltegi inauguratu zuena; Dirty Pretty Things / Negozio zikin ederra (Stephen Frearsek zuzendu zuen eta 2002ko Perlak sailean hautatu zuten, Venezian eman ondoren); Un long dimanche de fiançailles / Ezkongaietako igande luzea (Jeunet, 2004); Coco avant Chanel (Anne Fontaine, 2009) eta Thérèse Desqueyroux (Claude Miller, 2012). Film horietako rolengatik, Lumière eta César sariak jaso ditu, eta Chicagoko Kritikarien Elkarteak ere saritu du.

L’Odyssée / The Odyssey filmak 35 milioi euroko aurrekontua du, Frantziaren eta Belgikaren arteko koprodukzio bat da (Pan Européenne eta Fidélite Films) eta Wild Bunchek banatuko du. Lehiaketatik kanpo proiektatuko dute, irailaren 24an, Zinemaldiaren amaiera galaren ondoren.

 

L’Odyssée / The Odyssey
Jérôme Salle  (Frantzia - Belgika)
Klausurako filma
Lehiaketatik kanpo

Jaques Cousteau esploratzaile ospetsuak eta haren semeak, Philippek, harreman hotza dute. Biak batera, beren abentura handienean itsasoratuko dira. Calypso itsasontzian, elkar aurkituko dute biek, tragediak jo aurretik.

Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea