tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > ''La fille de Brest / 150 Milligrams'' filmaren Europako estreinaldiak emango dio hasiera 64. Donostia Zinemaldiari
''La fille de Brest / 150 Milligrams'' filmaren Europako estreinaldiak emango dio hasiera 64. Donostia Zinemaldiari
Filma Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da; Emmanuelle Bercotek zuzendu du, eta Sidse Babett Knudsen eta Benoît Magimel izan dira protagonistak
Asteazkena, 2016(e)ko abuztuaren 24

La fille de Brest / 150 Milligrams filmaren Europako estreinaldiak emango dio hasiera 64. Donostia Zinemaldiari. Emmanuelle Bercot frantses zuzendariaren bosgarren lana Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da. Sidse Babett Knudsen daniarra (Borgen) eta Benoît Magimel galiarra (La Haine) dira protagonistak.

La fille de Brest / 150 Milligrams Irène Frachon sendagilearen Mediator 150 mg liburuan dago oinarrituta. Hark botika jakin baten kontsumoaren eta Bresteko ospitale bateko heriotza susmagarri batzuen arteko lotura aurkitu zuen; bakarka, egia azaleratzeko borrokari ekin zion.

Emmanuelle Bercot (Paris, 1967) zuzendari, aktore eta gidoilaria antzezle ere ibili izan da, Olivier Assayas eta Bertrand Tavernier-en moduko zinemagileen esanetara. Iaz emakumezko aktore onenaren saria lortu zuen Cannesen Maïwenn-en Mon roi filmari esker. Zuzendari-lanetan, iaz ere, Canneseko zinema-jaialdia inauguratu zuen bere laugarren filmarekin: La Tête haute. Film horretan ere Frantziako gizarte-sistema auskultatu zuen. Zinemagile honen hirugarren filma, Elle s’en va, Berlinalen estreinatu zen.

Sidse Babett Knudsen (Kopenhage, 1968) aktoreak jokatzen du Irène Frachon-en pertsonaia. Zinemaldiko Sail Ofizialean hirutan lehiatutako Susanne Bier-en esanetara ere ibili da antzezten, eta iaz antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Cesar saria irabazi zuen L’Hermine filmean egindako paperarengatik. Christian Vincentek zuzendutako film hori Venezian estreinatu zen. Knudsen aktore oso ezaguna bihurtu da Borgen telesailean jokatzen duen paperari esker, Birgitte Nyborg lehen ministroak aurre egin beharreko dilemak erakusten.

Benoît Magimel frantses aktorearen lan-ibilbideak Claude Chabrol, Jean Becker, Michael Haneke, Xavier Beauvois, Andre Téchiné eta Mathieu Kassovitz-en moduko zinemagileen filmak hartzen ditu barne. La pianiste filmarekin aktore onenaren saria lortu zuen Cannesen; Bercoten aurreko filmari esker (La Tête haute), berriz, antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren Cesar saria.

La fille de Brest / 150 Milligrams Haut et Court ekoiztetxearen produkzio bat da. Munduko banaketa Wild Bunch etxeak egingo du; Espainian Caramel etxeak banatuko du, eta abenduan estreinatuko da.

 

La fille de Brest / 150 Milligrams
Emmanuelle Bercot  (Frantzia)
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)

Irène Frachon-en Mediator 150 mg liburuan oinarritua. Brest-eko (Frantzia) ospitaleko biriketako espezialista batek lotura zuzena aurkitu berri du zenbait heriotza susmagarriren eta Estatuak onartutako sendagai baten artean. Medikuak bere kabuz egingo du borroka egia argitara azal dadin. Filmak Irène Frachon-en istorioa kontatzen du, Mediator eskandaluaren salatzailearena.

Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea