tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > ''Arrival'' filmak emango dio amaiera 64. Donostia Zinemaldiko Perlak sailari
''Arrival'' filmak emango dio amaiera 64. Donostia Zinemaldiko Perlak sailari
Belodromoan egingo da Denis Villeneuveren zientzia-fikzioko thrillerraren emanaldia
Astelehena, 2016(e)ko abuztuaren 22

Denis Villeneuveren (Trois-Rivières, Quebec, 1967) proposamen berriak, Arrivalek, itxiko du 64. Donostia Zinemaldiko Perlak saila.

Zientzia-fikzioko thriller hori Venezian lehiatuko da, Urrezko Lehoia lortzeko. Ted Chiangen “Story of your life” izeneko kontakizuna du oinarri. Amy Adamsek antzeztutako hizkuntzalari bat da protagonista. Hark lurreratu berri diren estralurtar batzuek zer asmo duten aurkitu beharko du.

Villeneuvek Blade Runner filmaren sekuela estreinatuko du datorren urtean. 2013an Donostian izan zen, Enemy filmarekin Sail Ofizialean lehiatzeko eta lehiaketaz kanpo Prisoners aurkezteko. Iaz ere Perlak sailean lehiatu zen, Sicario filmarekin.

Arrival filmaren emanaldia ez da Publikoaren saria lortzeko lehiaketan sartuko. Belodromoan egingo da, amaiera-galaren emankizuna baino lehen.

Kanadar zinemagileak itxiko duen sailean, honako zuzendari hauen azken lanak aurkeztuko dira: Maren Ade, Claude Barras, Michael Dudok de Wit, Stephen Frears, Mia Hansen-Løve, Hirokazu Koreeda, Emir Kusturica, Joachim Lafosse, Pablo Larraín, Ken Loach, François Ozon, Cristi Puiu, Gianfranco Rosi, Ira Sachs eta Paul Verhoeven.

 

Arrival (N/A)
Denis Villeneuve  (AEB)
Klausurako filma
Lehiaketatik kanpo

Gure planetako hainbat  lekutan espaziontzi misteriotsu batzuk lurreratzen direnean, elite talde bat bilduko dute ikertzeko, Louise Banks hizkuntzalari aditua buruan. Giza espeziea gerra global batean sartzeko zorian dela, Banksek eta haren taldeak erantzunak bilatuko dituzte, erlojuaren aurka. Horiek aurkitzeko, bere bizitza eta litekeenik baita gizadi osoa ere mehatxupean jarri lezakeen arrisku bat hartuko du Banksek.

Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea