tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldiak eta Creative Europe MEDIA taldeak II Audiences in Motion jardunaldia antolatu dute
Donostia Zinemaldiak eta Creative Europe MEDIA taldeak II Audiences in Motion jardunaldia antolatu dute
Audiences in Motion: Listening to the User
Donostia - San Telmo museoa
Irailak 18, 9:30
Asteartea, 2016(e)ko abuztuaren 30

Aurtengo 64. Donostia Zinemaldian Audiences in Motion jardunaldiaren bigarren edizioa egingo da. Jardunaldian zehar, iaz jorratzen hasitako gaia sakontzen jarraituko da; hain justu, ikus-entzuleek zer-nolako rola duten ikus-entzunezko edukien sorkuntzan, ekoizpenean, banaketan eta emanaldietan. Aurtengo jardunaldiaren izenburua Audiences in Motion: Listening to the User izango da.

Konferentzia Donostia Zinemaldiak eta Creative Europe MEDIA taldeak elkarrekin antolatu dute, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin lankidetzan. European Film Forum plataformaren barruan antolatuta dago; Europako Batzordeak sortutako plataforma honek legegileen eta ikus-entzunezko sektoreko eragileen arteko elkarrizketa egituratua bideratu nahi du. Hori horrela izanik, plataformaren xedea politika estrategikoak finkatzea da, iraultza digitalak ekarri dituen erronkei eta aukerei arrakastaz heltzeko.

Internetek ikus-entzunezko ekoizpenaren balio-katea eraldatu du. Berebiziko aldaketak ageri dituen agertoki berria dugu aurrez aurre: formatu tradizionaletatik aldendu gara, ikus-entzunezko edukiak gero eta gehiago eskatzen dira, edukiok emateko gailuak izugarri ugaritu dira eta, gainera, ikus-entzule gazteen artean kontsumo-ohiturak erabat aldatu dira.

Erabiltzaile-belaunaldi berriekin konektatzea, natibo digitalei keinu egitea, sekulako aukera da industriarentzat. Bitarteko digitalek eta komunikabide sozialek aldebiko komunikazioa izateko aukerak ematen dituzte edukien sortzaileen eta kontsumitzaileen artean, eta rol aktiboagoak sortzen dira; horietan, partaidetzak eta edukiak pertsonalizatzeak garrantzi erabakigarria dauka. Haiek aditzea gure obligazioa da. Audiences in motion: Listening to the User jardunaldiak ikus-entzuleen partaidetza-kasu praktikoak aurkeztuko ditu, eta erakutsiko du datuen analisia eta sare sozialen monitoretza oinarrizko tresnak direla elkarrizketa digitalean.

Era berean, teknologia digitalei esker, betiko erronkei bestelako modu berriez helduko diegu. Creative Europe MEDIA Europako lanei mugaz haraindiko ikus-entzuleak bideratzen saiatuko da. Kontuan izan behar da Europako film ez-nazionalen ikusleen batez bestekoa % 10 dela guztizkoaren alboan. Baina mugaz haraindiko entzuleei aditzea faktore potentziala da leihatilen salmentak handitzeko, baita ikus-entzuleen aniztasun kulturala aberasteko ere.

Konferentziak bi panel izango ditu:

  • Ikus-entzuleen partaidetza
  • Banaketa - Europako ikus-entzuleak ulertzea
PARTE-HARTZAILEAK

Martin Dawson, EUROPEAN COMMISSION - CREATIVE EUROPE MEDIA (Belgika); Marianne Furevold, NRK (Norvegia); Fernando López Puig, TVE (Espainia); Camille Lopato, DIVRSION (Frantzia); Felipe Pontón, TELEFÓNICA - MOVISTAR+ (Espainia); Arturo Guillén, COMSCORE (AEB); Tania Sutherland, MUBI (AEB); eta Dag Asbjornsen, EUROPEAN COMMISSION - CREATIVE EUROPE MEDIA (Belgika).

Hasierako hitzaldia Emmanuel Durand-ek WARNER BROS. ENTERTAINMENT FRANCE / SNAPCHAT, egingo du (Frantzia), eta panelen moderatzaile, berriz, Elena Neira (LA OTRA PANTALLA, Espainia) izango da.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Laguntzailea:





The Industry Club ondorengoaren babesarekin
 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea