tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldiaren eta BIFF - Bogotá International Film Festivalen arteko lankidetza
Donostia Zinemaldiaren eta BIFF - Bogotá International Film Festivalen arteko lankidetza
Kolonbiako talentu gazte batek parte hartuko du 64. Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan
Astelehena, 2016(e)ko irailaren 5

Bogotá International Film Festival (BIFF) zinema-jaialdi berri bat da; urriaren 6tik 14ra bitartean bigarren urteurrena ospatuko du, jaio zeneko espirituarekin bat etorriz: film arriskatuak eta joera zinematografiko berriak erakustea, Kolonbiako hiriko milaka gazteen audientzia gogoan izanik.

Zinema-jaialdiaren barruan, BIFF BANG antolatzen da: espazio akademiko bat, non gazteek beren jakintzak eta gaitasunak indartzeko aukera izango baitute, industria zinematografikoaren aurrean. Ekimenak tailer eta masterclass garrantzitsu batzuetan izen ematera deitzen ditu kolonbiar talentu gazteak. Javeriana Pontifize Unibertsitatearen Ático Zentroarekin elkarlanean egiten da zinema-jaialdiko sail hori, eta Kolonbiako unibertsitate garrantzitsuenetako zinema eta telebista arloko graduondoko eta masterreko programen babesa dauka, baita Proimágenes Colombia - Garapen Zinematografikoko Funtsarena ere.

Saio berezi horietako ikasleetako bat Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko XV. Topaketan parte hartzera gonbidatuko dute, bi zinema-jaialdien artean lortutako akordioaren arabera. Gonbidatutako ikasleak Topaketan antolatu diren jarduera guztietara joateko aukera izango du, eta gainerako parte-hartzaileekin esperientziak eta iritziak trukatzekoa. Hitzordu horretan, irailaren 20tik 23ra, gazteek beren film laburrak erakusten dituzte, profesionalekin biltzen dira, eta tailer eta ikasgai magistraletara joaten dira.

Aurten aukeratutako hamabost film laburrak publikoari eta Zinemaldiko gonbidatuei irekitako saioetan aurkeztuko dira. Ikus-entzunezko sektorearen profesionalak ere bertaratuko dira horietara. Ikusle, ikasle eta profesionalok filmak ikusiko eta komentatuko, eta askotariko eztabaidak sortuko dituzte: zinematografiaren praktika eta teoriari buruzko solasak, ekoizpen-eredu desberdinei buruzkoak eta industria zinematografikoaren funtzionamenduaren ingurukoak.

Lehen edizioan, Latinoamerikako hogei première, munduko 3 première, nazioarteko hamabost estreinaldi eta sona handiko profesional gonbidatuak izan ziren BIFF zinema-jaialdian. Asmoa da eskualdeko zinema-jaialdi garrantzitsuenetako bat bihur dadila, Rebeca Conget, Javier Martín eta Raymond Phathanavirangoon jaialdiko programatzaile gazteen eta Andrés Bayona ekitaldiko zuzendariaren eskutik.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea