tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > 4K teknologia Donostia Zinemaldira iritsiko da, Hispasatekin
4K teknologia Donostia Zinemaldira iritsiko da, Hispasatekin
Sari banaketaren gala eta HISPASAT 4K nazioarteko zinema-jaialdian saritutako film laburren emanaldia Tabakaleran izango da hilak 20an 19:30ean

“Cine y Tecnología. Los retos de rodar en 4K” tailerra Kursaalen (9 aretoan) egingo da 20an 11:00etan
Ostirala, 2016(e)ko irailaren 9

Bereizmen ultra handiko (UHD) 4K teknologia 64. Donostia Zinemaldira iritsiko da, Hispasaten eskutik. Datorren asteartean, irailak 20, 19:30ean, Hispasat 4K film laburren jaialdiko sari-banaketaren gala egingo da Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Lehiaketa hori oso-osorik 4Kn filmatutako eta postproduzitutako film laburrei emandako lehenengoetakoa da. Galan, publikoak aukera izango du saritutako obrak 4Kn ikusteko. Ekitaldirako sarrera doan izango da, eserleku guztiak bete arte.

Irailaren 20an ere, 11:00etan, Kursaaleko 9 aretoan, “Cine y Tecnología. Los retos de rodar 4K” tailerra gauzatuko da. Enpresa teknologikoetako ordezkariek zinemaren munduko ordezkariekin eztabaidatuko dute, bereizmen ultra handiko estandar berri honek zinematografiako ekoizpenerako eskaintzen dituen aukera eta erronkei buruz.

Hispasatek, espainierazko eta portugesezko edukien banaketan buru den komunikazio-sateliteen Espainiako operadoreak, iaz jarri zuen martxan film laburren nazioarteko jaialdi hori, 4Kn filmatutako ikus-entzunezko edukiak sortu eta erakusgai jar daitezela sustatzeko. Hain zuzen, sektoreko azken iraultza teknologiko handia da 4K: formatu horretan pixel kopurua lau bider gehiago denez, bereizmen handiko ohiko pantaila baten aldean, ikusleek esperientzia zinematografiko guztiz berriaz gozatu dezakete, lehenago inoiz ikusi gabeko irudi-kalitate batekin.

Lehiaketako bigarren urte hau Donostia Zinemaldiaren barruan egingo da, eta berritasun garrantzitsuak dakartza. Bi sari berri sartu dira: zuzendaritza onenaren kategoria, non Cine365 Film etxeak ekoitzitako film luze bat zuzentzeko aukera emango zaion irabazleari, eta Epaimahaiaren saria, Samsung SUHD telebista-gama berriak babestua.

Edizio honetan finalista izandako film laburren zerrenda eta Hispasat 4K nazioarteko zinema-jaialdiko jarduerei buruzko xehetasun guztiak astelehenean (hilak 19) emango dira ezagutzera, 12:30ean, Kursaaleko prentsa-klubean.

Hispasat 4K nazioarteko zinema-jaialdia honako hauek babesten dute: Cine365 Film ekoiztetxea, Samsung eta Dolby Laboratories. Horiez gain, ikus-entzunezko sektoreko puntako teknologia enpresa batzuek ere bat egin dute ekimenarekin, munduan bakarra den lehiaketa hau posible bihurtzeko: adibidez, SGO, Fujifilm eta Ad Hoc soinu-estudioa, baita RTVE, Espainian UHDren garapenean aurrendari den telebista, eta Azento de Diseño komunikazio grafikoko agentzia ere.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea