tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Zinema Eraikitzen 30 Sariak
Zinema Eraikitzen 30 Sariak
Asteazkena, 2016(e)ko irailaren 21

INDUSTRIAREN SARIA ZINEMA ERAIKITZEN 30

 

La educación del Rey / Rey's education
Santiago Esteves  (Argentina)

Reynaldo "Rey" nerabea ihesi doa, lehenbizikoz delitu bat egin ondoren. Hala, Carlos Vargas segurtasun-guardia erretiratuaren patioan eroriko da. Erori eta gero, Vargasek tratu bat eskainiko dio: gazteak etxean eragin dituen kalteak konpontzen baditu, Carlosek ez du poliziara eramango. Ordutik aurrera, guardia zaharrak nerabeari irakatsitako lezioek elkarren arteko harremanari emango diote bide, subirano baten prestakuntzari buruzko kondairen moduan. Akordio hori hausten hasiko da, ordea; izan ere, Reynaldok parte hartu duen lapurretako hari-mutur askeak inguruan estutzen hasiko zaizkie.

Industriaren Zinema Eraikitzen Saria: Daniel Goldstein SL, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresak film baten postprodukzioaz arduratuko dira -ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egin arte-, eta, horretaz gain, filma Espainian banatuko dute.

ZINEMA ERAIKITZEN CACI/IBERMEDIA TV SARIA

  • LA EDUCACIÓN DEL REY, Santiago Esteves (Argentina / Argentina / Argentina)

Zinema Eraikitzen CACI/Ibermedia TV Saria, Zinema Eraikitzen Industriaren Saria irabazten duen filmarentzat. Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentziak ematen du saria, Ibermedia Programaren bitartez. Hain zuzen, filma telebistan zabaltzeko Laguntza Programan sartzean datza saria: Ibermedia TVn eta Ibermedia Digitalen berau modu ez esklusiboan igortzeko baimena, 25.000 USDren balioagatik (fikzioko film luzea) edo 15.000 USDrengatik (dokumentala).

Argibide gehiago:

enconstruccion@sansebastianfestival.com
sansebastianfestival.com
 


Zinema Eraikitzen saila Latinoamerikako zinema laguntzeko programa bat da; Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Tolouse zinema-jaialdiak egiten dute deialdia, bi urtean behin.

Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas (CACI), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión. Eta beste hauen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ + Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C Postproduction training program, Europa Distribution, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network, Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.


  

Ondorengoen babesarekin    


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea