Irekita dago Zinema Eraikitzen ekimenaren hurrengo edizioan inskribatzeko epea; Donostia Zinemaldiko eta Toulouseko Zinema Jaialdiko hitzordu bikoitzean, alegia.
Ekimenaren helburua Latinoamerikan ekoitzitako film luzeak bukatzen laguntzea da; betiere, postprodukzio-fasean zailtasunak badituzte. Bi zinema-jaialdietako batzordeek aukeratutako sei film profesional talde baten aurrean aurkeztuko dituzte, talde horrek laguntza eman dezan film horiek amaitzeko, banatzeko eta zinema-jaialdietan estreinatzeko.
Zinema Eraikitzen ekimenak nabarmen lagundu du talentu berriak ezagutarazten eta azken urteotako Latinoamerikako film luze garrantzitsuenetako batzuk amaitzen eta merkaturatzen, hala nola Ixcanul, Jayro Bustamante-rena; Desde allá, Lorenzo Vigas-ena; Aquí no ha pasado nada, Alejandro Fernández Almendras-ena, bai eta Donostia Zinemaldiaren 64. edizioan saritutakoak ere: Rara, Pepa San Martín-ena (Horizontes saria) eta El Invierno, Emiliano Torres-ena (Epaimahaiaren Sari Berezia eta Argazki Onenaren Saria).
Zinema Eraikitzen ekimena funtsezko hitzordu bilakatu da Europako eta Latinoamerikako ekoizleentzat eta industriako profesionalentzat.
SARIAK
Zinema Eraikitzen saileko 31. edizioan honako sari hauek banatuko dira:
INSKRIPZIOA
Inskripzioa on line egin nahi izanez gero, hemen duzu formularioa: http://www.cinelatino.com.fr/cc/formulaire.php
	FILMAK INSKRIBATZEKO ETA MATERIALA JASOTZEKO AZKEN EGUNA: 2017ko URTARRILAREN 29an 
	 
HAUTAKETA
Hautaketaren emaitza martxoaren hasiera-aldera jakinaraziko dute.
Hautatuz gero:
KONTAKTUAK
	Inskripzioak
	Esther Saint-Dizier
	esther.saintdizier@cinelatino.fr
	Profesionalak
	Eva Morsch Kihn
	eva.morsch.kihn@cinelatino.fr
	Donostia Zinemaldia
	T.. +34 943 48 12 12
	enconstruccion@sansebastianfestival.com
	www.sansebastianfestival.com
	Cinélatino, Rencontres de Toulouse 
	11-13 Grande Rue Saint Nicolas
	31 300 Toulouse
	T: +33 561 32 98 83
	www.cinelatino.fr
	Donostia Zinemaldia 
	T: +34 943 48 12 12
	enconstruccion@sansebastianfestival.com
	www.sansebastianfestival.com
Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Europa Creativa Media, Programa Ibermedia, CACI (Conferencia de Autoridades Cinematográficas Iberoamericanas), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión, y con la colaboración de Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Cetim, Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, l’École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C-Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Fila 13, Firefly, La Cinéfondation, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Cannes), Région Midi-Pyrénées, Signis eta Titra TVS.
	
	Ondorengoen babesarekin
	
