tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Berriak > Donostia Zinemaldian aurkeztutako hamahiru filmek Goya sarietarako 50 izendapen lortu dituzte
Donostia Zinemaldian aurkeztutako hamahiru filmek Goya sarietarako 50 izendapen lortu dituzte
Asteazkena, 2016(e)ko abenduaren 14

Donostia Zinemaldiaren azken bi edizioetan aurkeztutako hamahiru filmek 31. Goya Sarietarako 50 izendapen lortu dituzte. Espainiako Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak otsailaren 4an emango diren 28 kategoriatako sariak irabazteko hautagaiak zein diren iragarri du.

A Monster Calls filmak –Sail Ofizialean parte hartu zuen, lehiaketaz kanpo– lortu ditu izendapen gehien, 12, kategoria hauetan: film onena, zuzendari onena (J.A. Bayona), antzeztaldeko emakumezko aktore onena (Sigourney Weaver, Donostia saria), gidoi egokitu onena (Patrick Ness), argazki-zuzendaritza onena (Óscar Faura), ekoizpen-zuzendaritza onena, jatorrizko musika onena, muntaketa onena, soinu onena, zuzendaritza artistiko onena, makillaje eta ile-apainketa onena eta efektu berezi onenak.

El hombre de las mil caras filmak –Sail Ofizialean lehiatu zen eta Eduard Fernándezek gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra lortu zuen – hamaika izendapen hauek ditu: film onena, zuzendari onena (Alberto Rodríguez), gizonezko aktore onena (Eduard Fernández), gizonezko aktore berri onena (Carlos Santos), gidoi egokitu onena (Alberto Rodríguez eta Rafael Cobos, Manuel Cerdánen liburu batean oinarrituta), ekoizpen-zuzendaritza onena, jatorrizko musika onena, muntaketa onena, soinu onena, zuzendaritza artistiko onena eta makillaje eta ile-apainketa onena.

Que Dios nos perdone filmak –hori ere Sail Ofizialean lehiatu zen, Rodrigo Sorogoyenek eta Isabel Peñak gidoi onenaren saria lortu zuten– sei izendapen lortu ditu kategoria nagusietan: film onena, zuzendari onena (Rodrigo Sorogoyen), gizonezko aktore onena (Roberto Álamo), antzeztaldeko gizonezko aktore onena (Javier Pereira), jatorrizko gidoi onena eta muntaketa onena.

María (y los demás) filmak –Zuzendari Berriak sailean estreinatu zen– bi izendapen ditu: zuzendari berri onena (Nely Reguera) eta emakumezko aktore onena (Bárbara Lennie).

Halaber, Julieta, El olivo/Der Olivenbaum eta Cien años de perdón filmek –Made in Spain sailean aukeratuak– 13 izendapen bildu dituzte. Pedro Almodóvarrek Cannesen estreinatutako filmak zazpi jaso ditu: film onena, zuzendari onena, emakumezko aktore onena (Emma Suárez), gidoi egokitu onena (Pedro Almodóvar, Alice Munroren ipuinetan oinarrituta), jatorrizko musika onena, makillaje eta ile-apainketa onena eta efektu berezi onenak. Iciar Bollainek zuzendutako Espainiaren eta Alemaniaren arteko koprodukzioa –Miamiko zinema-jaialdian estreinatu zen– antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren sarirako hautagaia da (Javier Gutiérrez, 2014an Zilarrezko Maskorra lortu zuen La isla mínima filmarekin), baita emakumezko aktore berri onenaren (Anna del Castillo), jatorrizko gidoi onenaren (Paul Laverty) eta jatorrizko musika onenaren sarietarako hautagaia ere. Bestetik, Daniel Calparsororen filma jatorrizko gidoi onenaren (Jorge Guerricaechevarría) eta gizonezko aktore berri onenaren (Rodrigo de la Serna) sarietarako hautagaia da.

Gainera, 2015ean Horizontes Latinosen aukeratutako bi film Iberoamerikako film onenaren sarirako hautagaiak dira: Desde allá, Lorenzo Vigasen fikziozko lehenengo film luzea –Toulousen Zinema Eraikitzen saria lortu zuen, Venezian Urrezko Lehoia eta Donostian Horizontes Sariko aipamen berezi bat– eta David Pablosen Las elegidas –Europa-Latinoamerika III. Koprodukzio Forotik igaro ondoren, Canneseko Un Certain Regard sailean estreinatu zen–.

Perlak sailean proiektatutako hiru film Europako film onenaren sarirako hautagaiak dira: I, Daniel Blake –Cannesen Urrezko Palmorria lortu zuen eta Donostian Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultura Hiriburuko Publikoaren saria–, Elle –Frantziako zinema-jaialdian estreinatu zen, protagonista Donostia saria jasotako Isabelle Huppert zela–, eta Saul Fia/Son of Saul –iaz Cannesen Epaimahaiaren Sari Nagusia eman zioten–.

Animaziozko film onenaren atalean, Alberto Vázquezek eta Pedro Riverok zuzendutako Psiconautas, los niños olvidados filma lehiatuko da –Zabaltegin estreinatu zen, 2015ean–.

Sariak emateko gala Juan Luis Iborra errealizadore eta gidoilariak zuzenduko du eta Dani Rovira aktoreak aurkeztuko du.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea