Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Zinemaldiaren Egunkaria > 90EKO NERABEAK KURT COBAINEN ITZAL LUZEAREN PEAN
Zinemaldiaren Egunkaria » SAIL OFIZIALA
90EKO NERABEAK KURT COBAINEN ITZAL LUZEAREN PEAN
AS YOU ARE
Asteazkena, 2016(e)ko irailak 21

Grungearen garaietara atzera garamatza Miles Joris-Peyrafitte zuzendariaren lehen film luzeak, hain zuzen ere, Kurt Cobainek bere buruaz beste egin zuen urtera, 1994. Ez internetik ezta telefono mugikorrik ere ez zegoen sasoi hartan, bi gazte bakartik eta jatetxe batean halabeharrez topo egingo duten neskarekin hiruko taldea osatuko dute, eta nerabeek egin ohi dituzten gauzak elkarrekin gauzatuko dituzte.

23 urte besterik ez dituen zuzendariaren pelikulan egungo estatubatuar gizartean ere ematen diren homofobia, indarkeria edo armen gaineko kontrolik eza bezalako gaiak jorratzen dira, aitzitik, Joris-Peyraffitteren aburuz “alderdi kritikoak agertzen badira ere, maitasuna aurkitu nahi duten nerabe batzuei buruzko istorioa da”. “Adin horretan harremanak oso intentsuak dira, norbait maite duzu baina ez daukazu argi horrek zer esan nahi duen. Pelikulak zalantza horiei heltzen die eta, norberak bere bidea egin behar duela”, azaldu du.

Kontakizunaren aldetik, zuzendariak amaierako gertakari bat erakutsiz hasten du istorioa eta ondoren, bi gazteen gorabeherak modu linealean erakusten ditu, gazteek polizia-galdeketa bati emandako erantzunen bideoak tartekatuz. Owen Campbell eta Charlie Heaton aktore protagonistek sekulako indarra eman diete euren pertsonaiei, bereziki bi mutilen arteko maitasun homosexuala agertzen den heinean. “Filmak pertsonaien bizitasun handiari esker funtzionatzen du”, adierazi du.

Bitxia, halaber, aspalditxo zinema pantailetatik kanpo zebilen Mary Stuat Masterson aktorearen parte hartzea, mutiletako baten amarena eginaz, eta baita Scott Cohen aktorearena ere, beste mutilaren aita.

Bestalde, bere erreferentziei buruz galdetu zaionean, zuzendariak onartu du posible dela Gust van Santen pelikulen eragina izatea: “Elephant lehenengoz ikusi nuenean gorrotatu egin nuen, eta gero izugarri gustatu zitzaidan. Ederra da eta mingarria, beldurgarria nolabait ere. Eta Last Days ere garrantzitsua izan zen niretzat, Van Santek gauza harrigarria lortzen du Kurt Cobainen azken egunei buruzko film honekin, pertsonaia guztien sinesgarritasun emozionala erdiesten baitu”. Van Santek gainera, Kelly Reichardt eta So Yung Kim zinemagileak aipatu ditu eragin modura: “Horiek bai ahots propioa duten zinemagile independenteak”.

Bitxikeria moduan aipatu, egile- eskubideak direla eta filmean ez dagoela Nirvana taldearen kantarik, Seattleko taldearen eta Kurt Cobainen suizidioak pelikulan itzal luzea duten arren.

SERGIO BASURKO

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones