Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Zinemaldiaren Egunkaria > OROITZAPENEN BIZIRAUPENA
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI-TABAKALERA
OROITZAPENEN BIZIRAUPENA
EJERCICIOS DE MEMORIA
Larunbata, 2016(e)ko irailak 17

Paz Encina paraguaiarrak, 2006an Hamaca paraguaya filmarekin Fipresci saria jaso zuena Cannesen, bere herrialdeko azken hamarkadetako historiaren gertakaririk lazgarriena salatu nahi izan du bere bigarren film luzean. Stroessner-en agintaritzapean Latinoamerikako diktadurarik luzeena izan zenaren garaian (1954-1989) gobernutik bideratutako bidegabekeriak ez daitezen ahaztu, eta berebat diktadura horren biktima izandakoak ez ditzagun ahaztu, saiakera lan bat osatu du.

Biktimen artean, Agustín Goiburú mediku paraguaiarraren kasua gogora ekarri nahi izan du, Stroessner- en aurkari politiko sutsua izan zelarik herbestean bahitu eta betirako desagertarazi zutena.

Izenburuak dioen bezala, oroitzapen- ariketa bat da, oso hunkigarria, herrialde bateko historiaren atal garrantzitsu bat ulertzeko baliagarria. Bertan, Goiburúren hiru seme-alabek garai hartaz eta batik bat aitaz dituzten oroitzapenak off -ean entzungo ditugun bitartean, Encinak Izuaren Artxibategitik eta Goiburútarren etxetik jasotako agiri eta argazki pila erakutsiko dizkigu, bai eta filma osatzeko bereziki filmaturiko fikziozko irudi sorta tartekatu ere.

Ane Muñoz

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones