Frantziako alderdi komunistaren ekimenez filmatua, dokumentala eta fikzioa nahasten dira film honetan. Administrazio-kontseilu bat kaleratze masibo bat prestatzen dabil; fabrika batean, greba batek langile edadetuenak kaleratzea galaraziko du; nekazari batzuek, zenbait militanteren laguntzaz, nekazari probre baten ondasunak enkantean jartzea eragotziko dute; jateko ezer ez duen gazte langabe batek gazte komunista batzuen babesa jasoko du.