Era o Hotel Cambridge filmak Brasilera iritsi berri diren errefuxiatu batzuen istorioa kontatzen du. Baliabide gutxiko langile talde batekin batera, bertan behera utzitako eraikin bat okupatuko dute São Pauloko erdigunean. Eguneroko bizitzako dramak, egoera komikoak eta munduari buruzko bestelako ikuspuntuak gertatzear den kaleratzearen mehatxuarekin nahasiko dira.
Eliane Caffék 1988an egin zuen bere lehen film luzea, Kenôma. Nazioartean aitortu zioten lehen lana eta mundu osoko zinema-jaialdi ugaritan eman zuten. Bide beretik jarraitu zuten ondoren egin zituen filmeek ere: The Storytellers (2003) eta The Midday Sun (2009). Telebistarako serie eta dokumentalak ere zuzendu ditu, ikuspuntu esperimental batekin; halaber, Brasilgo barrualdeko gatazka-eremuetan ikus-entzunezko kolektiboak koordinatzen aritu da lanean. Era o Hotel Cambridge 2015eko Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailerako aukeratutako proiektuetako bat izan zen.