Sexua eta maitasuna hauskorrak izan daitezke lurralde jakin batzuetan, non oraindik badiren familia-balio indartsuak, zurikeria, homofobia eta matxismoa. Emakume gazte misteriotsu bat ziur da naturaz gaindiko zerbait bere arazo guztien erantzuna izan litekeela...Sangre (2005), Los bastardos (2008) eta Heli (Cannes 2013 - zuzendari onena) filmeen zuzendariaren lan berri eta probokatzailea.
Amat Escalante (1979) Guanajuaton (Mexiko) jaiotako zinemagile autodidakta bat da. Hamabost urterekin hasi zen zinema egiten. Lehen film luzea, Sangre (2005), Un Certain Regard sailean aurkeztu zuen, Canneseko zinema-jaialdian, eta FIPRESCI saria irabazi zuen. Bigarren film luzearekin ere (Los bastardos, 2008) parte hartu zuen Canneseko Un Certain Regard sailean. Hirugarren lanak (Heli, 2013), zuzendari onenaren saria lortu zuen jaialdi hartan bertan. La región salvaje laugarren filma du.