Elder Mamaniren aita hil egin da eta badirudi hari ez zaiola inporta. Zurrutean jarraitzen du, karaoke eta kaleetan, eta arazoetan sartzen. Baina inork ez du nahi arduratu hartaz. Aukera bakarra geratuko zaio: aita ordezkatzea meatze alu horretan.
Kiro Russo (La Paz, Bolivia) zuzendari, ekoizle eta gidoilaria da. Zinemako Unibertsitatean ikasi zuen, Buenos Airesen. Enterprisse (2010), Juku (2012) eta Nueva Vida (2015) film laburrak egin zituen, eta jaialdi garrantzitsuetako sariak irabazi zituen horiengatik, Locarnoko zinema-jaialdikoa, Zinemaldikoa, IndieLisboakoa, Ficunam-ekoa, Jihlava-ko Nazioarteko Dokumental Jaialdikoa eta Kaohsiung-eko Nazioarteko Jaialdikoa barne. Lan horiek guztiek lotura estua dute Viejo Calaverarekin, haren lehen film luzearekin.