Urteetan ahaztutako eskutitz bat nahigabe aurkitzeak bidaian eramango du Clarence, hasi Huescako mendietatik eta Biokora arte, haren aita Jacobok eta osaba Kilianek gaztaro gehiena igaro zuten lurra bisitatzera.
Fernando González Molinak Espainiako gaur egungo zinemako film arrakastatsuenetako batzuk zuzendu ditu. Bereak dira Fuga de cerebros (2009), Tres metros sobre el cielo (2010) eta Tengo ganas de ti (2012). Azken biak Federico Mocciaren izen bereko nobeletan oinarrituta daude. Palmeras en la nieve, Luz Gabásen izen bereko nobelan oinarritua, laugarren filma du. Duela gutxi Dolores Redondoren El guardián invisible nobelaren moldaketa filmatzen amaitu du Nafarroan.