Li Xuelian-ek, senarrarekin bat eginda, dibortzio faltsu baten itxurak egingo ditu, bigarren apartamentu bat lortzeko, baina senarra beste emakume batekin ezkonduko da ustekabean. Epaitegietara joko du Lik, arrakastarik gabe, eta hamar urteko periplo zentzugabe bati ekingo dio orduan.
Pekinen 1958an jaioa, Feng Xiaogang zinema komertzialeko zuzendari gisa egin zen ezagun Txinan, bere komedia beltzei esker. XXI. mendearen lehen hamarkadan, proiektu anbiziotsuagoei ekin zien, eta nazioartean ezaguna egiten hasi zen, besteak beste A World Without Thieves (2004), The Banquet (2006), Assembly (2007), If You Are The One (2008) eta Aftershock (2010) filmei esker. A Sigh (2010) filmarekin film onenaren saria irabazi zuen El Cairoko zinema-jaialdian, eta Back to 1942 (2012) lanarekin, Pekinekoan. Hiru aldiz jaso du Txinako Ehun Lore saria, zuzendari onenaren kategorian.