Let's Be Frank erraietako bidaia bat da, Frank James Solomon olatu handien surflariaren mundu ezezagunera. Kontinentearteko ikerketa klandestino batek, mitoaren, kondairaren eta errealitatearen arteko mugak lausotu, eta galdera hau luzatuko dio ikusleari... Nor da Frank?
Hegoafrikan jaioa, Peter Hamblin munduko leku askotan ibili eta bizi izan da. Hamblin Imaginery britainiar ekoiztetxearen sortzailea da. Honako film hauen egilea da, besteak beste: Wright side of Wrong (2012) film laburra, Film Labur Onenaren eta Edizio Onenaren sarien irabazlea AEBko X Dance Action Sports Film Festival jaialdian; Wood for the Trees (2013) filma, Gumball 3000ren sortzailearen, Maximillian Cooper-en, inguruan; eta The Ripple Effect telesail sarituak, Red Bull TVrekin lankidetzan.