Paraguaik Latinoamerikako diktadura luzeenetakoa jasan zuen 1954tik 1989ra bitartean. Agustín Goiburú izan zen Stroessner-en erregimenaren aurkari garrantzitsuena. Dokumental hau Goiburúren hiru seme-alaben oroitzapenen bitartez barneratzen da testuinguru politiko horretan.
Buenos Aireseko Zinemaren Unibertsitatean Zinematografian lizentziatu eta gero, Paz Encinak (Asunción, Paraguay, 1971) zenbait bideo-instalazio eta film labur egin zituen zineman eta bideoan, besteak beste, La siesta, Hamaca paraguaya eta Supe que estabas triste, eta zenbait sari irabazi zituen haiei esker. 2006an, bere lehen film luzea zuzendu zuen, Hamaca paraguaya izenekoa hau ere, baita Fipresci saria irabazi ere, Canneseko zinema-jaialdian, 2006an. Ondoren, formato laburrean lan egin zuen berriro, Río Paraguay (2010) eta Viento Sur (2011) proiektuekin. Ejercicios de memoria haren bigarren film luzea da.