Shanxiko ikatz-meatzari batzuei buruzko drama liluragarria: langabe daude, eta lan bila.
Jia Zhang-kek (Shanxi, Txina, 1970) 1998an egin zuen debuta zuzendari gisa, Xiao wu (Pickpocket) filmarekin. Honako film hauek nabarmendu daitezke haren filmografian: Zhantai (Platform, 2000), Ren xiao jiao (2002), Shijie (2004), Sanxia haoren (Still life, 2006), Urrezko Lehoia Veneziako zinema-jaialdian 2006an, Er shi si cheng (24 City, 2008), Tian zhu ding (A touch of sin, 2013), gidoi onenaren saria Cannesen, eta Shan he gu ren (Mountains May Depart, 2015). Haren filmetako askok Donostia Zinemaldian parte hartu izan dute. Dong (2006) eta Wuyong (2007) dokumentalekin Orizzonti saria irabazi zuen Veneziako zinema-jaialdian, 2007an eta 2008an, hurrenez hurren.