tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
489 Years
Zabaltegi - Tabakalera

Animazio-filma. Film labur hau Oberhausen-eko Nazioarteko 62. Zinema Jaialdian saritu zuten. 489 Years lanak Hego Koreako soldadu baten lekukotza darabil: Kim-ena. Haren bitartez bi Koreen arteko eremu desmilitarizaturako sarbidea ematen digu, eta soldaduaren oroimen pertsonalaren muinean barneratzen gaitu. Esplorazio-misio batean bizi izan zuen esperientziaren berri ematen digu Kim-ek, baita minaz betetako soro batean egin zuen deskubrimendu harrigarriarena ere (Hego Koreak jarritakoak ziren minak, zer-non zegoen jarrita erregistratu gabe). Pertsonak debekatuta dauden leku batez mintzo zaigu, naturak bere jabegoa guztiz berreskuratu duen leku batez...

BIOGRAFIA

Hayoun Kwon, Hego Korean 1981ean jaioa, artista multimedia eta dokumentalen zuzendaria da. Le Fresnoy Studio National des Arts Contemporains-en graduatu zen 2011n, eta Frantzian eta Korean bizi eta lan egiten du. Identitatearen eta mugen inguruko hausnarketa funtsezkoa da haren aurreko obretan: Lack of Evidence (2011) eta Village Modèle (2014). Zehazki, memoria historikoaren eta indibidualaren eraikuntzan eta errelitatearekin eta fikzioarekin duen harreman anbibalentean jarri du arreta.

FITXA
Zuzendaria
Hayoun Kwon
Gidoia
Hayoun Kwon
Ekoizpena
Innerspace
Balthazar Auxietre
Argazkia
Fabrice Gaston
Muntaketa
Hayoun Kwon
Musika
Pierre Desprat
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Hayoun Kwon
41, rue de Verneuil
75007
Paris
Frantzia
Iraupena
12 m.
Herrialdea
Frantzia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea