Apirileko larunbat bat. Eguraldi ona. Ilunabarra sartu ahala, handituz doa mendiaren itzala. Bost gazte gaua prestatzen ari dira: alkohola, musika eta autoa dituzte. Berdin dio diskotekak urteak eramatea itxita.
Chema García Ibarrak El ataque de los robots de Nebulosa-5 (2009), Protopartículas (2010), Misterio (2013) eta Uranes (2014) filmak zuzendu, idatzi eta ekoitzi ditu. Guztiak dira "etxeko zientzia-fikziokoak", eta aktore profesionalik gabe eginak. Hainbat jaialditarako aukeratu dituzte; esate baterako, Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldia, Sundance, Berlinale, Rotterdam, Valdivia edo Bafici. Batera, ia 200 sari lortu dituzte, Urrezko Méliès saria eta Europako Zinemako Sarietarako izendapena barne. Zinema-jaialdi hauetan eskaini dizkiote atzera begirakoak: Transcinema (Lima), Atlanta Film Festival, Brest Film Festival, Rizoma Festival eta Avilés-eko Niemeyer Zentroa.