Lau gazte, hiri bat. Maitasunagatik edo idealismoagatik, harridura dibertigarri eta arin batez. Urte-sasoiak aldatu ahala, filmean sartzen dira, bizitzatik; eta bizitzara itzultzen dira gero, filmetik. Beren buruarena egiten dute filmean, eta filmean jokatzen dituzten paperek beren bizitzak aldarazten dituzte. Inprobisazio original bat Txinako zineman, hiriko bizimodua irudikatzeko modu berri bat.
Yunbo Li Komunikazioan lizentziatua da Txinako Unibertsitatean. Guangzhou-n bizi da, eta han zinema-kritikari dihardu, "Yunzhong" goitizena ("Hodeietan") erabiliz. Zinemari buruzko zenbait web orriren sortzailea da, beste batzuekin batera; adibidez, Moviegoer eta Cinepedia. Haren zinema kritikak Douban, Cinephilia, NetEase eta Southern Metropolis Daily komunikabideetan argitaratu dira, besteak beste. Horrez gain, onlineko talkshow baten sortzailea eta aurkezlea da: Let’s be Crazy about Films Together. Hu Xi Zheng Chang zuzentzen duen lehen filma da.