"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kutxabank-Zuzendari Berria Saria
Kutxabank-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia
Kutxabank-Zuzendari Berriak saileko epaimahaia honako hauek osatuko dute: Carlo Chatrian italiar idazle eta programatzailea, Locarnoko zinema-jaialdiaren zuzendaria; Eulàlia Iglesias Huix espainiarra, zineman eta ikus-entzunezkoetan espezializatutako kritikaria; Pablo Álvarez txiletar zuzendaria; Isabel Stevens britainiar gidoilari eta arte-komisarioa, eta Victória Guerra portugaldar aktorea.
Zuzendari Berriak saileko zuzendarien lehen edo bigarren luzemetraiek Kutxabank-Zuzendari Berriak Sarian parte hartu ahal izango dute, beste edozein zinemaldian aurkeztuak izan ez direnean. Berariazko Epaimahai batek erabakiko du 50.000 Euro hornitutako sari hau, zuzendariak eta espainiar banatzaileak elkarbanatu dezaten.