tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sariak eta Epaimahaiak > Horizontes Sariaren Epaimahaia > Andres Di Tella
Andres Di Tella
Horizontes Sariaren Epai Mahaia
 

Andrés Di Tella zinemagilea da. Honako film hauek zuzendu ditu: Montoneros, una historia (1995), Macedonio Fernández (1995), Prohibido (1997), La televisión y yo (2002), Fotografías (2007), El país del diablo (2008), Hachazos (2011) ¡Volveremos a las montañas! (2012), Máquina de sueños (2013), El ojo en el cielo (2013) eta 327 cuadernos (2015). Instalazioak, performanceak, bideo-arteko piezak eta telebistako saioak ere egin ditu.

Haren lanari buruzko bi liburu egin dituzte: Andrés Di Tella: cine documental y archivo personal (Paul Firbas eta Pedro Meira Monteiro ed.,Siglo XXI, Buenos Aires, 2006) eta Inventario de regresos. El cine documental de Andrés Di Tella (Casimiro Torreiro ed., Cines del Sur, Granada, 2011). Paulo Antonio Paranaguak kapitulu bat dedikatu zion Cine Documental en América Latina (Cátedra, Madril, 2003) liburuan, Amerikako dokumentalistarik esanguratsuenetako bat dela nabarmenduz.

Haren lanari buruzko atzera begirako ziklo ugari ere egin dira: Buenos Aireseko Unibertsitateko Rojas Kultur Zentroan; Kataluniako Filmotekan, Bartzelonan; Espainiako Filmotekan, Madrilen; Limako zinema-jaialdian; Cines del Sur jaialdian, Granadan; Arte Bisualen Museo Nazionalean, Montevideon; E Tudo Verdade jaialdian, Sao Paulon, Rio de Janeiron eta Brasilian; Festival dei Popolin, Florentzian; Cine UCn, Santiagon, Txilen; Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Donostian; Centro Galego de Artes da Imaxen, Coruñan; Casa de Américan, Madrilen.

Bestalde, Buenos Aireseko Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdiaren (BAFICI) sortzailea eta lehen zuzendaria izan zen, 1999an. 2002 eta 2011 bitartean Princetoneko Dokumentalen Jaialdia zuzendu zuen, Princetoneko Unibertsitatean (AEB). Unibertsitate horretan irakasle bisitaria ere izan da. Guggenheim beka bat eskuratu du.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea