Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxabank-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Carlo Chatrian
Carlo Chatrian
Kutxabank-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia. Presidentea
 

Kazetari, idazle eta programatzailea, Carlo Chatrianek erregulartasunez dihardu zinema-kritikari lanetan, hainbat aldizkaritarako. Zinemagileei buruzko saiakera eta monografia ugari idatzi ditu, baita zinemari buruzko ikastaroak eman ere, eskola eta erakunde batean baino gehiagotan.

Alba zinema-jaialdiko zuzendariordea da, eta hautaketa-batzordeko kidea Florentziako Festival dei Popoli eta Nyongo Visions du Réel zinema-jaialdietan.

2002an Locarnoko zinema-jaialdiarekin hasi zen lanean, eta 2006tik 2009ra bitartean hango hautaketa-batzordeko kide izan zen. Halaber, komisario aritu da Locarnoko zinema-jaialdiaren azken urteetako atzera begirakoetan (Nanni Moretti, Manga Impact, Ernst Lubitsch, Vincente Minnelli, Otto Preminger).

2010az geroztik Suitzar Zinematekaren aholkularia da, Lausanan, eta 2011tik Film Commission Vallèe d’Aoste fundazioa zuzentzen du.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea