Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Zinemaldiaren Egunkaria > INSPIRAZIOA HELDU ARTEAN
Zinemaldiaren Egunkaria » ZUZENDARI BERRIAK
INSPIRAZIOA HELDU ARTEAN
YEON-AE-DAM / OUR LOVE STORY
Asteazkena, 2016(e)ko irailak 21

Arte Ederren graduondoko egitasmoa amaitu eta aurkezteko egun gutxi geratzen zaizkionean, Yoonju gazteak noraezean aurkituko du burua. Ez hara ez hona, zeharo galdurik, oso bakarrik sentitzen da eta kezkatuta dago bere egoera pertsonala dela eta bat batean ez baita egitasmoarekin aurrera egiteko gai ikusten. Pisukidearekin ez dago eroso, batik bat amodio kontutan oso pentsamolde ezberdina dute eta. Bestetik, lagun min bat du, baina bien artekoa ezinezkoa da. Ustekabean ezagutuko duen neska batekin geratzen hasiko denean, ordea, Yoon-juri eskemak hautsiko zaizkio. Goxotasuna aurkituko du eta, aurrerantzean, haren alboan soilik sentituko da eroso.

Yoon-juren rola Lee Sang-heek antzezten du, hau da duela bi urte Sail Ofi zialean parte hartu zuen Shim Sung-bo hegokorearraren Haemoo (Niebla) filmean ezagutu genuen aktore gaztea.

Gaur egungo Seul hotz batean kokatutako dram a txiki bezain samur honek gizarte tradizionalak ezarritako aurreiritziek oraindik gazteengan duten indarra azpimarratzen du, nabarmen utzirik, besteak beste, sexu berekoen arteko harremanak guztiz aske bizi ahal izateko gaur egun oraindik dauden arazoak.

Lee Hyun-ju zuzendari hegokorear gaztearen lehen film luzea da, aurretik eginiko hainbat film laburrekin jasotako arrakasta eta sari garrantzitsuei esker burutu ahal izan duena. Aurretik egindako Family (2014) laburrak, adibidez, Toronto Korean Film Festival-en Publikoaren Saria jaso zuen.

A.M.

 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones