Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Zinemaldiaren Egunkaria > DUINTASUNA GALDU GABE
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI-TABAKALERA
DUINTASUNA GALDU GABE
THE HEDONISTS
Asteazkena, 2016(e)ko irailak 21
Jia Zhang-ke zuzendari txinatarra Zinemaldiko aspaldiko ezaguna da, besteak beste, iaz, Shan he gu ren(Mountains May Depart, 2015) filmak Publikoaren Saria jaso zuen, eta Walter Salles brasildarrak haren omenezko Jia Zhang-Ke um homem de Fenyang dokumentala aurkeztu zuen, halaber. Oraingoan, Epaimahaikide Ofiziala izateaz gain, film labur umoretsu honekin etorri zaigu.
Prestijiozko beste zinemagile txinatar batzukin batera eginiko Beautiful bilduma antologikoari erantsiriko atala da berez, eta Shanxiko hiru ikatz-meatzarien gorabeherak biltzen ditu. Lan egun arrunt batean, nagusiak bere bizitzako berririk txarrena emango die: ateak istera doaz, kalean daude. Hiru lagunak ez daude etsitzeko prest eta hara eta hona ibiliko dira, lan bila. Alferrik, baina. Bestalde, ia etsita daudenean, ezin lanpostu bereziagoa lortuko dute, tradizioarekin zerikusi handia duena eta zuzendariak ironia handiz erakutsia.
Airetik hartutako irudiak, elkarrizketa barregarriak, Straussen balsekin egindako joko eta eszena koloretsuak, eta sakon-sakonean, gizarteari kritika.
ANE MUÑOZ
 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones