Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Zinemaldiaren Egunkaria > BILAKETA BATEN ISTORIOA
Zinemaldiaren Egunkaria » IRUDIPENAK
BILAKETA BATEN ISTORIOA
ZABALTEGI-TABAKALERA
Larunbata, 2016(e)ko irailak 24

Txileko zinemagintzako bi egile garrantzitsuek bat egiten dute Chiloéko ugarte txiki batean girotutako dokumental ikusgarri honetan. Batetik, José Luis Torres Leiva zuzendaria, besteak beste El viento sabe que vuelvo a casa dokumentalarekin Cartagena de Indiasen eta Curitiba brasildarrean saritua, eta bestetik, Ignacio Agüero dokumentalgile ezaguna, beste lan sarituen artean El diario de Agustín (2009) interesgarriaren arduraduna. Agüero kameraren parean azaltzen da, hain juxtu zinemagile baten rolean, bere burua antzezten.

Road movie baten modura eratua, Agüerok bere hurrengo filma izango denaren sormen prozesuan hegoaldeko ugarte hartara eginiko bidaia biltzen du. Egitasmo horren gidoiak, hain zuzen, joan den mendeko 80ko hamarkadan inguru haietan jazotako gertakari batean du oinarria. Nonbait, neska-mutil bikote gaztea mendian barrena joan eta betirako desagertu ziren. Geroztik tabu bezala gordea, inork ez du gertakaria gogoratu nahi, eta Agüeroren saiakerak alferrikakoak izango dira desagertuen senitartekoek ez baitute tragedia misteriotsu hari buruz aipamenik egiten ere uzten.


ANE MUÑOZ
 

Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones