"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lau Haizetara dokumentalen generoko profesionalentzako topagune bat da, eta ekoizle europarren arteko koprodukzio-harremanak sustatzea eta profesionalen artean lankidetza sendotzea du helburu.
Foro hau, 2017ko irailaren 26tik 28ra bitartean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren esparruan, eta hiru fasetan garatuko da, proiektuaren kalitatea, aurkezpena eta finantzaketa optimizatzeko helburuarekin:
Pitching tailerrak: hautatuak izan diren ekoizleek, bi tutoreen laguntzarekin, pitchingaren aurreko bi egunetan buru-belarri lan egingo dute beren proiektuen azalpena hobetzeko.
Pitching saioa: produktoreek beren proiektuak azalduko dituzte nazioarteko Comissioning Editore gailenen aurrean, eta baita sektoreko profesionalen aurrean ere.
Banan-banako bilerak: Comissioning Editoreen eta haututako proiektuen ordezkarien artean.
Informazio gehiago eta parte hartzeko eta izena emateko baldintzak kontsultatu hemen.
Epemuga: uztailaren 14an.
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa IBAIAk eta Donostia Zinemaldiaren Industry Club-ek antolatutako jarduera da, eta ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko apustua egiten duten euskal instituzio eta erakunde askoren lankidetza du.
Laguntzaileak: