Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > LUMIÈRE ANAIEK ARETOA BETE ZUTEN
LUMIÈRE ANAIEK ARETOA BETE ZUTEN
LUMIÈRE! L'AVENTURE COMMENCE
Igandea, 2017(e)ko irailaren 24

100 urte baino gehiago pasatu diren arren, Lumière anaiek izugarrizko arrakasta dute oraindik. Oraingoan Thierry Frémaux, Cannes Zinemaldiko zuzendariaren “erruagatik” izan da.

Frémaux Lyongo Lumiére Institutuko zuzendaria bada ere, Frantziako zinematografia eta, bereziki, Lumière anaien lana sustatzeko asmoz, Lumière! pelikula egin du, eta atzo Tabakaleran proiektatu zen, aretoa  uztiz betez.

Pelikula Lumiére anaien 108 kopia zaharberrituen bilduma da, baina berezitasun puntua da oraingoan Lumiére  naien pelikulak ahotsa daukala, Frémauxek berak zuzenean hitz egiten du, pelikula aurrera doan heinean.

Publikoak txaloka jaso zuen zuzendari frantziarra, eta nola ez, hura oso ona da publikoaren aurrean, eta gainera saiatu zen gaztelaniaz egiten, hori bai, hegoamerikako azentoarekin: “Barka nazazue, baina Buenos Airesen ikasi nuen gaztelaniaz, eta horrela geratu naiz”

Aurkezpenean Donostian egoteagatik pozik zegoela baieztatu zuen, “ilusio handia egiten dit  inemaldian pelikula hau aurkezteak, munduko festibalik onenetariko batean”. “Nik ez dut pelikula hau egin; kontalaria besterik ez naiz. Lumière anaiek egin zuten eta horregatik ona da”, aitortu du barre artean.

Frémauxek Lumière anaiak maite ditu, eta igertzen zaio haiei buruz hitz egiten duenean: “Zinematografoaren asmatzaileak izan ziren, badakit herrialde  guztiak ez daudela ados horrekin, baina horrela izan zen, haien ondoren inork ez zuelako ezer gehiago asmatu. Gainera haiek izan ziren lehenengo zuzendariak”.

Louis Lumière bereziki aipatuz, artista hutsa izan zela aitortu du, eta guzti hori lortu zuen 32 urte besterik ez zituela.

Lumiére anaien historiari buruz hitz egin ondoren, argiak itzali, eta hor hasi zen Lumiére! pelikula, berak kontatua.

La sortie des ouvriers des usines Lumièrekin hasi –haien lehenengo filma–, L’arrivée d’un trainarekin jarraitu –‘travellinga’ erabili zen lehenengo filma–, eta modu horretan film bakoitzari buruzko informazioa ematen jarraitu zuen; broma eta barre artean. Besteak beste, Louis-en alaba ibiltzen agertzean, “suspenseko lehenengo filma, jausiko ote da?” eta pareko esaldiak tartekatuz.

90 minutu barre egiteko. Lumière anaien pelikulak inoiz ikusi ez diren moduan ikusteko.

 
NAIA DÍEZ

 

Thierry Frémaux, Lumière! L'aventure commence filmaren zuzendaria
Thierry Frémaux, Lumière! L'aventure commence filmaren zuzendaria

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea