Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > OINARRI ERREALA DUEN FIKZIOZKO ISTORIO BATEN SAIAKERA
OINARRI ERREALA DUEN FIKZIOZKO ISTORIO BATEN SAIAKERA
Astelehena, 2017(e)ko irailaren 25

 Altzoko Handiaren tamainako ikusmina zegoen Jon Garañok eta Aitor Arregik erdi bana zuzendutako film berriarekiko, eta berau Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztea ere ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula; hala, behin ikusita, Migel Joakin Eleizegi ‘Altzoko Handia’-ren kondaira pantaila handira eramatea lortu dutela esan liteke, modu itxurosoan gainera eta ertz ugari dituen istorio baten bidez.

Proiektu honen jatorria umetako faszinazio batetik datorrela aitor du Jon Garañok: “Txikitan San Telmo museora eraman gintuzten eta bertan ustez Altzoko Handiarenak ziren hainbat objektu zeuden ikusgai. Erraldoiaren ideiak txunditu egin ninduen eta harrezkeroztik beti izan dut gogoan hari buruzko istorioa kontatzea”.

Altzoko Handia ez da, aurretik pentsa genezakeen bezala, filmeko ardatza. Etengabe hazten ari den pertsonaia horrek eta haren anaiak daukaten erlazioa dago erdigunean. “Hasieran Migel Joakin zen prota- gonista, baina gero konturatu ginen interesgarriagoa zela erraldoia beste baten begietatik ikustea, bai erraldoiaren istorioa kontatzeko, bai erraldoiaren inguruan zegoen horri guztiari buruz hitz egiteko ere. Guretzat, pelikulan funtsezkoa da XIX. mendeko testuinguru hori: bi indar daude talkan, mundu zaharra eta mundu berria, gerra karlistak tarteko, eta horren aurrean anaietako batek eta besteak jarrera desberdina hartzen dute. Batak ez du aldatu nahi, baina kondenatuta dago aldatzera; besteak aldatu nahi du, baina mugatuta dago”, adierazi dute zuzendariek ahobatez.
 
Azken batean, garai hartako gizartearen erakusgarri ere bada pelikula: “Protagonistak konturatzen dira zerbait aldatzen ari dela, mundu ezberdinak daudela, eta aldaketa horiei aurre nola egiten dieten da interesatu zaiguna. Batzuk egoerara egokitzeko gai dira, eta beste batzuek ez dute egokitzeko inongo asmorik, betikoari eutsi nahi diote. Euskal Herrian, esaterako, nabaria izan da tradizioari lotzeko eta gauzak bere horretan mantendu nahi izateko joera”. 
 
Zentzu horretan, Handiak garai jakin baten argazkia eskaintzen di- gu: “Dokumentaziolan handia egin den arren, ezinezkoa da gertakizunei buruzko erabateko egiazkotasuna bermatzea –esan du Arregik–, eta zulo beltzak bete egin behar ziren. Gainera, errealitateak ez daukan lo- gika bat eman behar diozu fikzioari”. “Benetako datu asko daude peliku- lan –gaineratu du Garañok–, erraldoiaz dakizkigun datu garrantzitsu asko. Zenbait detaile ere zaindu ditugu: garaiko Madrilgo egunkari baten erreprodukzioa ikusten da, Handiaz egin zuten ilustrazioa… Norberak deskubritu dezala zer den benetakoa eta zer asmatua”.
 
Eneko Sagardoy eta Joseba Usa- biagaren interpretazioak zerikusi handia du filmak lortzen duen to- nuarekin, beraiek dira filmaren bizkar- hezurra: “Enekok oso gauza zaila lortu du, hots, Migel Joakin erraldoia sinesgarri egitea, kontuan hartuta bilakaera dramatiko handia duela pertsonaiak. Josebak, berriz, asko transmititzen du begiekin, eta benekotasuna ematen dio pertsonaiari”, iritzi dio Garañok, “baina ez biak bakarrik, beste aktoreekin ere oso pozik gaude: Ramon Agirre, Iñigo Aranburu, Aia Kruse... haien rolak funtsezkoak dira”. 
 
 
 
Antzezleak Handiaren tamaina itxuratuz.
Antzezleak Handiaren tamaina itxuratuz.
Arregi eta Garaño Kursaaleko begiralekuan.
Arregi eta Garaño Kursaaleko begiralekuan.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea