Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > GURE AMETSEI UKO EGITEN AL DAKIGU?
GURE AMETSEI UKO EGITEN AL DAKIGU?
Astelehena, 2017(e)ko irailaren 25

Zer gertatuko litzateke gustuko ez dugun zerbait gertatzen zaigunean  atzera egiteko aukera izango bagenu? Hori da Fireworks… filmak, Sail Ofizia- leko emanaldi berezi honek, erakutsi nahi duena.

Udako oporretan maiteminduta dauden bi ume triste daude neska beste herri batera joango delako bizitzera. Baina hondartzan dabiltzan bitartean bola magiko bat aurkitzen dute, eta in- darrez botatzen duten bakoitzean denborak atzera egiten du eta gertaerak aldatzeko boterea lortzen dute. Guzti hori herriko jaietan gertatzen da, su artifizialak dauden egunean.

1993an Japonen arrakasta itzela zeu- kan telesail batean oinarrituta dago film hau, eta hortik dator Genki Kawamura produktorearen ideia. “Niri asko gus- tatzen zitzaidan telebista-produkzio hau. 45 minutuko iraupena zuen eta beti pentsatzen nuen pelikula luze bat egiteko aukera zegoela”, baieztatu du.

Urteak pasa eta proiektuarekin au- rrera egitea pentsatu zuen, baina be-  hin aztertzen hasita, konturatu egin zen zaila zela pertsonaia errealekin egitea, “horrela bururatu zitzaidan animaziozko film bat egitea eta No- buyuki Takeuchiren lana ikustean argi izan nuen harekin lan egin be- har nuela”, azaldu du Kawamurak.

Aspaldiko telesaiaren helburua ingelesetik datorren if hitza azter- tzea zen, “zer gertatuko litzateke hau egingo bagenu? Edo zer gertatuko litzateke gauza bat beste era batean egin izan bagenu?”, azaldu du produkoreak. “Zalantza hori irudika- tzeko bola magikoa dago, denbora atzera egiten duena eta errealita- tea aldatzeko aukera ematen due- na, hori bai, mundu paralelo eta egiazkoa ez den batean, eta azke- nean errealitatera bueltatu beharra dago”, azaldu du. “Eta hori gerta- tzen zaigu errealitatean ere, asko- tan gauzak ezberdinak izatea gus- tatuko litzaiguke, baina gure ame- tsei uko egin behar izaten diegu, eta sentimendu hori da transmititu na- hi nuena”, baieztatu du Nobuyuki Takeuchi zuzendariak.  

Pelikulak Japonian arrakasta han- dia izan du, alde batetik abestia birala egin baita youtuben. Daokok abesten du eta 42 milio ikustaldi baino gehiago ditu dagoeneko, “horrek asko lagun- du gaitu pelikula promozionatzeko orduan, baina horretaz gain egia da harrera ona izan dugula”, baieztatu du.

Zuzendariak, aldiz, onartu egin du hasieran zalantzak zituela, “lehenen- go asteetan nahiko urduri ibili nintzen. Jendeak pelikula ikusteko go- goak zituen, baina Genkiren aurreko pelikularen antzeko zerbait ikusi nahi zutelako –Your Name– eta pelikula honek ez du zerikusirik”, onartu du, “hala ere, ondo funtzionatu du. Beraz orain lasaiago nabil”, azaldu du.

Your name pelikula Genik Kawa- murak egindako azken aurreko peli- kula da eta aurreko urteko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean proiek- tatu zen, emanaldi berezi moduan. Eta biek azaldu duten moduan, “Your Name hemendik Sitgesera joan zen, eta aurten ere berriz goaz. Beraz, pelikula hau Estatu mailan ibilaldi ona izango duela uste dugu”.

NAIA DÍEZ
Genki Kawamura ekoizlea Nobuyuki Takeuchi zuzendariarekin batera.
Genki Kawamura ekoizlea Nobuyuki Takeuchi zuzendariarekin batera.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea