Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > GALTZAILEAK ZINEMALDIAREN ALFONBRA GORRIAN
GALTZAILEAK ZINEMALDIAREN ALFONBRA GORRIAN
OPERACIÓN CONCHA
Astelehena, 2017(e)ko irailaren 25

Antonio Elorza Belodromoak, 3.000 ikuslerentzat baino gehiagorentzat lekua duen zinema-are- toak, hartuko dituen bi estreinaldie- tatik bat gaur egingo da. Operación Concha Donostia Zinemaldian girotutako endredozko komedia bat da, eta Jordi Mollà, Karra Elejalde, Unax Ugalde, Ramón Agirre, Bar- bara Goenaga, Mara Escalante, Alo- sian Vivancos eta Bárbara Mori dira protagonistak. Antonio Cuadri andaluziarrak (El corazón de la tierra, Thomas vive) zuzendu du Espainia eta Mexikoren arteko koprodukzioa.

Antonio Cuadriren esanetan, bere seigarren film luzea “ekoizle-film bat da”; hau da, Joxe Portela bilbotarraren aspaldiko proiektu baten gauzatzea. 64. Donostia Zinemaldiaren esparruan girotzen da filma eta zuzendariak aitortu du etxean bezala sentitzen dela Donostian. Horrega- tik hiriari bere esker ona erakusteko baliagarria izatea espero du. Hiria- ren irudi ikusgarriak daude Cuadrik  telebistarako dokumental-egile gisa eman dituen urteen eraginez: “Josu Inchausteguiren talentuari esker Donostia den bezala agertzen da, zinema izar bat bezala”.

INTERPRETAZIO SAKONAK
 
Patxo Telleriak idatzi du Operación Concharen gidoia, Cuadrik eta Portelak euren ekarpenak egin badizkiote ere. Iruzur itzel baten kontakizun frenetikoa da filma, non ezer ez den izango dirudiena. Marcos Ruiz de Al- dazabal (Karra Elejalde), eskrupulurik gabeko enpresaria, porrot egin duen ekoiztetxe baten buru da. Etsietsian eta dirurik gabe, Marcosek eta bere taldeak plan bat antolatuko dute inbertitzaile milioidun bati iruzur egiteko. Horretarako, haien filmean lan egiteari uko egin dion Ray Silvela (Jordi Mollá) aktore prestigiotsuaren ordezkoa erabiliko dute, Litarco izeneko gizagaixoa.
 
“Pertsonaien ikuskizun itzela da”, dio zuzendari andaluziarrak, “eta pertsonaia horiek hezurmamitu di- tuzten aktoreen lan bikaina dago azpian; guztiena”. Aktoreen lanbideari eta, orokorrean, zinemari omenaldia da filma (Aitor Mazo zenduari keinu hunkigarria barne). Zenbait kasutan pertsonaia arketipikoak badira ere, estereotipoetatik harago joan nahi izan du zuzendariak. “Sakontasuna eman nahi izan diet. Bakoitzak bere ezaugarri finkoak izan arren, ak- toreek ekarpen garrantzitsuak egin dizkiete eta emaitza oso aberatsa dela uste dut”. Kontakizunak eta istorioaren norabide-aldaketek ikuslea harrapatu dezakete, baina azkenean pertsonaien gizatasuna da gehien harrapatzen duena, Cuadriren iritziz. Zinemaren mundua metafora gisa ere agertzen da filmean: ego kontra- jarriak, obsesioak, azpijokoak, barkamena, laguntasuna… istorioaren azpitik doaz guztiak, arinkeriei izkin eginez. “Galtzaileen istorioa da. Horregatik egiten dira pertsonaiak maitagarri”, gehitu du Cuadrik.
 
Datorren ostiralean estreinatuko da filma Espainiako zinema-aretoetan. Donostia Zinemaldiak bultza- da emango diola espero du Antonio Cuadrik, “Zinemaldiak efektu kutsakorra” hedatu eta iparraldetik hegoaldera irits dadila nahiko luke. Zuzendariak adierazi duenez, “istorio dibertigarria da, gizatasunez betea; ez da azalekoa, erritmoa eta entretenimendua dauzka, arrastoa uzten dutenetakoa”.
 
IRENE ELORZA

 

Antonio Cuadri, zuzendari andaluziarra.
Antonio Cuadri, zuzendari andaluziarra.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea