Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > UMOREA MALKO ARTEAN
UMOREA MALKO ARTEAN
Asteartea, 2017(e)ko irailaren 26

 1919ko azaroa. Albert Maillard (Albert Dupontel) eta Edouard Pèricourt (Nahuel Pérez Biscayart) bizirik atera dira gudatik, baina Albert bonba batetik salbatzen duen bitartean, aurpegi erdia galtzen du Edouardek. Hortik aurrera bi lagunek elkarrekin egingo diote aurre bizitzari, lan ezberdinak bilaka dirua erraz lortzeko ideia asmatzen duten arte: iruzurra egin gerrako hildakoen monumentuak ‘eginez.

Pierre Lemaitre idazlearen izen berdina daukan liburuan oinarrituta, Albert Duponte zuzendariak zinemara eraman du istorio tragiko hau, baina umore puntu batekin eta beti gizakiok ezbeharrei aurre egiteko daukagun gaitasuna erakutsiz.

Nahuel Pérezen papera ez zen erraza izan prestatzeko orduan. Pelikulan ia ez du hitzik egiten –bere pertsonaiak aurpegia galtzean hitz egiteko gaitasuna ere galtzen du eta soinuz komunikatu behar da -eta beraz, espresibitate guzti hori lantzeko entrenamendu handia egin zuen. “Alde batetik Cécile Kretschma maskara-egilearekin askotan egon nintzen, azken finean maskaretan oinaritzen baita pertsonaiaren petsonalitatea”, baieztatu du.

Aktoreak ere lan fisiko handia egin zuen eta hainbat ikastaro egin zituen. “Dantzan ikasi nuen, eta pintura-klaseetara joan nintzen ere bai”, azaldu du, “bere barneko mundua lantzea ezinbestekoa baitzen pertsonaia ulertzeko”. Azkenik, liburua behin eta berriro irakurri zuen, gaian ahalik eta gehien sartzeko asmoz.

AKTORETZARA BEHARTUA

Beste aktore protagonista zuzendaria bera izan da, Dupontel, “hasieran ez nintzen ni izango, beste aktore bat neukan, baina azken momentuan ez zuen lana egin eta ez nuen beste aukerarik izan. Hasieran ez nuen gogo handirik egiteko, baina azkenean kamera ahaztu nuen eta hori da kamera aurrean ondo geratzen dena, gure burua ahazten dugunean”, onartu du.

Nahuel Pérez Biscayartek esan duen moduan, “maskarek oso paper garrantzitsua daukate pelikula osoan zehar”. Liburuan ere garrantzi handia daukate, “baina ezberdinak ziren. Gu saiatu gara garaiko kultura mantentzen eta ondo geratu dela uste dut”, azaldu du Dupontek. Maskaren egilea Cécile Kretschma izan da, esperientzia handia daukana antzerki eta zinemarako maskarak egiten. Horiei esker pelikulan zehar Edouarderen sentimenduak argi ikusten dira.

Albert Dupontel zuzendariak Donostia Zinemaldian errepikatzen du. 2013. urtean Perlak sailean parte hartu zuen 9 mois fermme filmarekin. Nahuel Pérez Biscayartek beste pelikula batekin dator aurten, Perlak sailean ere 120 battements par minute filmaren protagonista moduan.

Pierre Lemaitre idazlearen liburuak arrakasta itzela izan zuen, Goncourt saria irabaziz 2013an eta oso kritika onak jasoz.

 

NAIA DÍEZ

Albert Dupontel (zuzendari eta aktorea) eta Nahuel Pérez Biscayart (aktorea).
Albert Dupontel (zuzendari eta aktorea) eta Nahuel Pérez Biscayart (aktorea).

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea