Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > DANIEL PALACIO: “ETXEGABEEN BARRUKO INDARRA IZAN DA NIRE FILMAREN ERAGILEA”
DANIEL PALACIO: “ETXEGABEEN BARRUKO INDARRA IZAN DA NIRE FILMAREN ERAGILEA”
PAILALIM / UNDERGROUND
Asteartea, 2017(e)ko irailaren 26
Manilatik hamazazpi orduko hegaldiaren ostean, iritsi berritan harrapatu dugu Daniel Palacio zuzendaria. Maleta oraindik elkarrizketa-boxaren aldamenean dauka. Hala eta guztiz ere, irribarretsu eta hizketarako prest agertu da: “Tira, bidean hegazkinak bi geldialdi egin ditu behintzat”.
 
Daniel Palacio zuzendari eta gidoilari autodidakta da. Aurrez, Inhabiter eta Idol film laburrak zuzendu ditu. Pailalimekin, bere lehen film luzearekin, zuzendari berrien atalean lehiatuko da. “Gogo handiz nator Donostiara, Filipinetatik kanpo sekula ez naiz zinema-jaialdi batean izan. Hiria eta beste zinemagile gazteak ezagutzeko irrikitan nago. Ziur naiz oso esperientzia interesgarria izango dela”, esan digu amets bat biziko balu bezala.
 
Baina gatozen harira, Palacioren lehen film luzeak bere familiarekin hilerri batean bizi den ehorzle behartsu bat du protagonista. Egunero beldur da, agintariek ez ote dioten kalera botako kanposantuan legez kanpo bizitzeagatik. “Gure herrialdea garapen-bidean dago eta arazo sozialak ugari dira. Etxerik ez duen jendearengan erreparatu nuen, nire pelikulan bezala hilerrietan bizi direnengan, eta zoritxarrak zoritxar, haien barruko indarra guztiz inspiratzailea gertatu zitzaidan. Haien indarra izan da nire filmaren eragilea”, azaldu digu Palaciok.
 
Zuzendari gazteak kontatu digunez, Filipinetan bada mainstream delako zinema, “beldurrezko filmak gehien bat”, baina horren parean aurrekontu txikiko film independendeak ere egiten dira: “Istorio errealistak kontatzen ditugu, garratzak, musikarik apenas erabili gabe, antzezpenetan ere urritasuna gailenduz. Berez, erreali- tatea drama da. Errealitatea kontatu besterik ez dago pelikulak mamia eta indarra izan dezan”.
 
Ezin aipatzeke utzi Brillante Mendoza filipinar zinemagile ospetsuak ekoitzi duela Palaciok zuzendutako lehen film hau: “Berak ematen zuen gidoilarien zinema-tailer batean parte hartu nuen eta argi denez, zer edo zer ikusi zuen nigan. Izugarri miresten dut bere lana, eta ez hori bakarrik, berari esker nazioarteko zinema-jaialdietako ateak zabaltzen ari zaizkigu filipinar zinemagileei”.
 
Laster, bere lan berriaren gidoia idazteari ekingo dio
 
SERGIO BASURKO

 


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea