Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > ZINEMA IKASLEEN TOPAKETAK LEHEN URRATSA EMAN DU
ZINEMA IKASLEEN TOPAKETAK LEHEN URRATSA EMAN DU
Asteartea, 2017(e)ko irailaren 26

 Atzo abiatu zen Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketa, 65. Donostia Zinemaldiaren esparruan irailaren 29ra arte Tabakaleran egingo den ekimena. Bertan, Alemania, Argentina, Belgika, Kroazia, Estatu Batuak, Frantzia, Israel, Mexiko, Portugal, Txekiar Errepublika eta Errusiatik etorritako hamalau film labur aukeratu dira 45 herrialdetako 110 eskolek aurkeztutako 209 lanen artetik.

Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak antolatzen dute topaketa, mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen filmak ezagutzera emateko asmoz. Irekiera-ekitaldian, Donostia Zinemaldiaren zuzendariondoko Maialen Belokik eta Tabakalerako zuzendari Ane Rodriguezek ongietorria egin zien mundu osotik etorritako ikasleei. Zinemaldiak talentu berriekin duen konpromiso sendoa berretsi zuen Belokik. “Tabakalerarekin elkarlanari esker zinegile berrientzako plataforma izaten jarraitu nahi dugu”, gaineratu zuen. Rodriguezek, bere aldetik, aukeratutako lanen egileak zoriondu zituen eta topaketa hau euren jardunean inflexio-puntu bat izatea opa zien. “Zinema egiteko modu berrien eta talentu berrien aldeko apustua egin dugu”, esan zuen Tabakalerako arduradunak. Biek ala biek, aste honetako eguneko egonaldian asko gozatzea eta ikastea aholkatu zien ikasle gazteei.

Aurten egun bat gehitu zaio topaketari, eta bost egun izango ditu guztira. Euren filmak Donostian aurkeztera etorritako industria zinematografikoko profesional nabarmenen bisita jasoko du, gainera. Atzo, Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartzen ari den Raymond Depardon eta Clau- dine Nougaret egileen 12 jours filma ikusteko aukera izan zuten. Ondoren,  zingemagileekin masterclass saioa izan zuten topaketaren partehartzaileek. Gaurtik aurrera, eta ondorengo 4 saioetan, Todd Haynes eta Christine Vachon, José Luis Torres Leiva, Marine Francen eta Nobuhiro Suwa izango dira Tabakalerako zine- ma-aretoan ikasleekin solasean.
 
Todd Haynes gidoilari eta zuzendari estatubatuarrak ikasleekin partekatuko duen filma, Wonderstruck, aurtengo Perlak sailean dago ikusgai. Aurtengo Zinema Eskolen Sariaren epaimahaiaren presidente Torres Leiva txiletarrak Zabaltegi-Tabakalera sailera ekarri duen filma erakutsiko die bihar, El sueño de Ana. Hirugarren saioan, berriz, Marine Francenek Zuzendari Berriak sailean aurkeztu duen bere formatu luzeko debuta ikusi ahal izango dute, Le Semeur. Eta azkenik, Nobuhiro Suwa zuzendari japoiniarraren azken lana ezagutuko dute,  Sail Ofizialean lehian ari den Le lion est mort ce soir / The Lion Sleeps Tonight. 

IRENE ELORZA
 

 


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea