Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > GALDERAK KAMERAREN BI ALDEETAN DAUDE
GALDERAK KAMERAREN BI ALDEETAN DAUDE
CONVERSO
Asteartea, 2017(e)ko irailaren 26

 Bere familia osoa fede katolikora konbertitu ondoren haiekiko distantzia gero eta handiagoa zela sentitzen zuen David Arratibelek. Egoera ulertzeko eta egiteke zeuden solasaldi batzuei ekiteko asmoz, zuzendari nafarrak film bat egitea erabaki zuen. Baina guztiaren gainetik film on bat egitea zuen helburu, hau da, bulkada artistiko batean oinarrituta dago proiektua. Maitasunari, absentziei eta distantziei buruzko ordubeteko dokumental hau gaur ikusi ahal izango da Zinemira sailaren barruan.

Berez, erlijioak inoiz ez diola interesik piztu aitortzen du Arratibelek. “Norberaren erlijioaren bizipena edo sentipen transzendentalaren aurkako jarrerarik ez dut inoiz izan, bai ordea erlijioak suposatu lezakeen askatasun faltaren kontrakoa”, adierazi du. Familia konbertitzen denean alboratuta sentitu zen eta hor hasi zen dokumentalaren ideia mamitzen. Senitartekoak elkarrizketatzen hasi  zenean, lagunarteko giroan, konturatu zen kameraren aurrean hitz egi- tean solasaldiak lasaiagoak zirela eta entzutea aktiboagoa zela. “Galderak egiten hasi nintzen baina momentu batean konturatu nintzen filma galdezka hasi zitzaidala”, dio zuzendariak.

David Arratibelen Conversok Publikoaren Saria lortu du aurtengo Nafarroako Punto de Vista jaialdian, eta dokumentaleko zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga Malagako zinema-jaialdian. 

 

I.E.

 
David Arratibel zuzendaria.
David Arratibel zuzendaria.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea