Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > MUNTATZAILEEN LAN IKUSTEZINA AITORTU DU ZINEMIRA SARIAK
MUNTATZAILEEN LAN IKUSTEZINA AITORTU DU ZINEMIRA SARIAK
EUSKAL ZINEMAREN GALA / ETB GALA
Asteazkena, 2017(e)ko irailaren 27

Julia Juaniz muntatzaile nafarrak atzo jaso zuen Zinemira saria Jorge Guerricaecheverría gidoilariaren eskutik. Victoria Eugenia antzokian ospatu zen Euskal Zinema eta ETBren Gala aurpegi ezagun ugariz beteta zegoen. Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen dute ohorezko sari hau urtero, euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko.

Julia Juanizek muntatzaileen jardunaz hitzaldi pedagogikoa egiteko aprobetxatu zuen gala.
“Muntatzaileen lana ez da jaialdi askotan saritzen eta Donostia Zinemaldiak aurten lanbide hau saritzea zoragarria da, bultzada bat izan daiteke”, adierazi zuen. Bere ibilbide profesionalean aukera eman dioten zuzendariak gogoan izan zituen Juanizek. Bestalde, ikus- entzunezko hizkuntza ezagutzearen garrantziaz ere hitz egin zuen eta hezkuntza arautuan sartu beharko litzatekeela aldarrikatu zuen. Bide batez, zinemaren eta herrialdearen etorkizunari eskaini zion saria, bereziki bere semeari. “Ez naiz ezkonduko, ez dut erretiroa hartuko; beraz,  hau da nire festa!”, esan zuen amaitzeko.

Elkarrekin-Together filmaren proiekzioarekin jarraitu zuen ekitaldiak. Migueltxo Molinak, Pablo Iraburuk eta Igor Otxoak zuzendutako dokumental honek Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian sartu da.

IRENE ELORZA

Julia Juanizek jaso zuen Zinemira saria Jorge Guerricaecheverríaren eskutik.
Julia Juanizek jaso zuen Zinemira saria Jorge Guerricaecheverríaren eskutik.
Elkarrekin-Together filmaren lantaldea hainbat ordezkari politikorekin.
Elkarrekin-Together filmaren lantaldea hainbat ordezkari politikorekin.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea