Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > HAU OTE DA GORTEIATZEA?
HAU OTE DA GORTEIATZEA?
THE GO-BETWEEN / EL MENSAJERO
Asteazkena, 2017(e)ko irailaren 27

XX. mendeko lehen hamarkadako uda bat, Ingalaterra tradizionaleko etxe dotore batean. Arrosak, zelai berdeak, Manetenak izan litezkeen paisaiak. “Zer da gorteiatzea? Muxuak eman eta jaso baino zerbait gehiago izango da, ezta? Izan behar luke”.

Mutiko bat haurtzaroa utzi eta helduen mundura sartzen ari da, eta maitasuna eta sexua bera barnean iratzartzen zaienean nerabeek sentitu ohi duten xalotasunez eta kuriositatez behatzen dio errealitateari. Ingalaterra inperialaren azken urteak dira. Laster etorriko da munduaren agintea eskuz aldatuko dela iragarriko duen Lehen Mundu Gerra, baina Norwichen, Ingalaterra historikoaren ekialdean, ez dute  horren arrasto ñimiñorik ere. Brandham Hall etxetzarrean, goi mailako aristokraziakoek oraindik uste dute ezer ez dela aldatuko, hurrengo udak ere horrelakoak  izango direla, alegia axolagabeak, batzuetan zirraragarriak, misteriotsu samarrak eta, batez  ere, hipokritak. Ezer ez da dirudien bezala, gauzek bi esanahi dituzte ia beti.

Filmeko protagonista gorteiatzearen atzean ezkutatzen dena ulertu nahi eta galdera egin arren,  erantzunik espero ez duen mutikoa da, baina zazpi hamarkada beranduago hasten da dena gogoratzen, jada 82 urte dituela. Orduan ohartzen da paregabea ematen zuen garaia, etxetzar bera, han ezagutu eta miretsi zuen Marian zoragarria, dena gezur handi bat dela, ohiko klase arteko botere borrokan oinarritutako gizarte ustela eta, okerrena dena, gauzak ez direla
batere aldatu.

ALBERTO BARANDIARAN


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea