Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > EUSKAL ANIMAZIOAREN ARTISAUARI AITORTZA
EUSKAL ANIMAZIOAREN ARTISAUARI AITORTZA
Asteazkena, 2017(e)ko irailaren 27

Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak euskal animazioaren aitzindari Juanba Berasategiren  ibilibidea aitortu du III. EZAE Sariarekin. EZAEko presidente Alfonso Benegasek eman zion saria Miren Berasategiri, zinemagile pasaitarraren alabari. Zinemaldiaren zuzendari Jose Luis Rebordinos, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde Joxean Muñoz, eta EZAEko ordezkari Coro Odriozolak esker oneko hitzak izan zituzten apirilean zendu zen Berasategirentzat, euskal zinema-industriari egin dion ekarpenagatik.

“EZAEk euskal zinemaren sortzaile bat edo film bat saritzeak ondo adierazten du euskal zinemagintzaren osagai ezberdinen arteko ezinbesteko lotura”, aipatu zuen Joxean Muñozek. Loturak Films ekoiztetxearen sortzailea izan zen Berasategi gogoratzean; zera esan zuen Kultura sailburuordeak: “Eskuz landu zituen, artisautza eginez, gaur egun euskal animazioaren industria posible egiten duten loturak”.

Omenaldiaz gain, Juanba Berasategiren lana berriro zinema-aretoan ikusteko aukera emango du 65. Donostia Zinemaldiak. Nur eta  herensugearen tenplua, zinemagilearen film postumoa, ikusgai izango da gaurtik larunbata bitartean, Zinemira sailean.

IRENE ELORZA

 

Alfonos Benegas, Coro Odriozola, Miren Berasategi, José Luis Rebordinos eta Joxean Muñoz.
Alfonos Benegas, Coro Odriozola, Miren Berasategi, José Luis Rebordinos eta Joxean Muñoz.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea