Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > “SARI BAT JASOTZEA EZ DA EGO KONTUA BAKARRIK”
“SARI BAT JASOTZEA EZ DA EGO KONTUA BAKARRIK”
MONICA BELLUCCI
Osteguna, 2017(e)ko irailaren 28

“Ohore handia da niretzat eta hunkituta nago Donostia Saria jasotzeagatik, asko errespetatzen dudan zinema- jaialdia da hau. Donostia maite dut eta baita jendearen eta artisten artean dagoen gertutasuna ere. Baina gehien estimatzen dudana aurrekontu txikiko filmak ikuslego zabal bateraino iristeko ematen duen aukera da”. Halaxe eskertu zuen Monica Belluccik prentsaurrekoan bart gauean eman zitzaion Donostia Saria, 65. edizio honetako hirugarrena, estreinako aldiz Belodromoan banatu dena

“Nire lan hau pasioa da, grina hutsa. Nire lanaren bitartez mundu osoan bidaiatzeko eta kultura berriak ezagutzeko aukera izan dut. Beraz, niretzat antzezle izatea ez da bakarrik esperientzia bat, giza esperientzia baizik”, adierazi zuen antzezle italiarrak

Bere ibilbidean zehar egile ezagunen gidaritzapean aritu arren, beti leporatu izan zaio Bellucciri beste zenbait aktorek baino aukera gehiago izatea bere edertasun ukaezinari esker: “Egia da zuzendari bikain askorekin lan egiteko aukera izan dudala, bai autore filmetan bai pelikula komertzialagoetan ere, baina beti esaten dudan bezala bakoitzak bere bidea egiten du, nork bere armak baliatuta. Egia esan, gaur gauean sari bat jasotzea ez da besterik gabe ego kontua, ikusleengandik jasotzen duzun maitasun kontua ere bada. Nire lanakkomunikazioa irudikatzen du. Denok dugu besteekin komunikatzeko beharra, zer garen adieraztekoa; nire kasuan lanaren bitartez adierazten dut nire burua. 25 urte daramatzat jadanik zineman, eta ederra da jendearen maitasuna eta errespetua sentitzea”.

Eta gaineratu zuen: “Askotan egiten dizkidate edertasunari buruzko galderak, baina nik beti erantzuten dut berdin, ‘edertasunak bost minutu irauten du’. Ederra zarenean jendeak jakin-mina izaten du, baina horren atzean besterik ez badago orduan ez da ezertxo ere gertatuko. Beraz, ia 53 urte ditut eta lanean jarraitzen dut. Espero dut edertasuna ez dela guztia izango hemendik aurrera ere”. Ederra da bilakaera hau ikustea Belluccirengan.

‘Noiz konturatu zinen izar bat bihurtu zinela?’, galdetu zioten: “Pertsona batek bakarrik sentiaraz zaitzake izar bat zarela, eta pertsona hori zure ama da. Zure amak esaten badizu izar bat zarela, izar bat zara. Eta kitto!”. 

SERGIO BASURKO


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea