Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > BIDAIA BIKOITZA MAITASUNAREN NORBEREKERIARA
BIDAIA BIKOITZA MAITASUNAREN NORBEREKERIARA
HE RI JUN ZAI LAI / FROM WHERE WE’VE FALLEN
Osteguna, 2017(e)ko irailaren 28

Bi istorio gurutzatzen dira Wang Feifei zuzendari txinatarraren lehendabiziko film luzean: fideltasunik ezaren inguruan lagun batek idatzitako nobelaren istorioa eta zuzendariak bertatik beratara ikusi zuen suizidio bat. “Hortik abiatuta garatu nuen filmaren ideia”, adierazi du Feifeik, “bidaia bat hasi nuen eta jendearen eta maitasunaren berekoikeria aurkitu nituen”. Bi kontakizunak nahastean “nolabaiteko kimika magikoa” gertatu zela aipatu du zuzendariak.

Wang Feifeik Xi Guan (2008) eta Park (2010) film laburrak zuzendu ditu, Zuzendari Berriak atalean aurkeztu duen He ri jun zai lai/ From Where We’ve Fallen film luzerako jauzia egin aurretik. Talde-lanaren garrantzia azpimarratu du zuzendariak, behin eta berriz. “Talde zoragarria izan dut, eskarmentu handiko profesionalak bildu ditut nere baitara eta horri esker lortu dut proiektua  gauzatzea”, esan du Feifeik.

Feifei Txinako Zinema Independenteko Jaialdiko komisarioa eta eragiketa-zuzendaria da 2012. urtetik, eta Xining-go Nazioarteko I. Zinema Jaialdiko programatzailea 2015etik. “Oso lan desberdinak dira programatzailearena eta zuzendariarena”, dio zinemagile txinatarrak. Bere herrialdean urtero 800 film inguru ekoitzi eta 100-200 zuzendari berri daudenez, denetariko aukera dagoela aitortu du zuzendariak. “Bertako ekoizpenek badute tokia merkatuan eta batzuk oso arrakastatsuak izaten dira, baina, Europan gertatzen den bezala, Holywoodek erakartzen du ikusle gehien”, gaineratu du.

Wang Feifeiri erreferentziazko zuzendariei buruz galdetzean, Luis Buñuel datorkio gogora berehala. “Gaztea nintzela ia bere film guztiak ikusi nituen eta, nahiz eta ulertu ez bertan agertzen ziren misterioen esanahia, erakarrita sentitzen nintzen”, dio zuzendariak;“gizon heldua bihurtu nintzenean hainbat kontuaz jabetzeko gai izan nintzen eta uste dut nire filmak baduela horrekin nolabaiteko lotura”.

IRENE ELORZA


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea