Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > BAJO ULLOAK BABY FILMAREN EGITASMOA AURKEZTU DU
BAJO ULLOAK BABY FILMAREN EGITASMOA AURKEZTU DU
Ostirala, 2017(e)ko irailaren 29

Juanma Bajo Ulloak bere seigarren luzea izango den Baby lanaren teaser-a aurkeztu du Zinemaldiaren eremuan. Errealizadore gasteiztarrak aditzera eman duenez, aldi honetan suspense dramatikoko lan bati ekingo dio: “Ez da film mutua, baina ez du dialogorik izango. Asko jokatuko dugu elementu zinematografikoekin, dekoratuekin, kamerarekin, baita  pertsonaien begiradekin ere. Pelikulak lau emakumezko aktore baino ez ditu. Finean, oso generoko filma izango da, asmo komertzial handirik gabea”.

Zuzendariak aitortu duenez, pelikula datorren urtean filmatuko da, udaberri edo udazken partean, finantzaketaren arabera. Filmaketa sei astez luzatuko da oraindik erabakitzeke dauden kokapen gutxi batzuetan. “Pelikulak nazioarteko bokazioa du, irudietan oinarritua izango da batik bat, elkarrizketarik gabe baina soinu-bandari, isiluneei eta hotsei garrantzi handia emanez”, azaldu du Ulloak. Teaser- aren aurkezpenean Malick izan da, soinu-banda gauzatzeaz arduratuko den musikari senegaldarra.

SERGIO BASURKO

Baby.
Baby.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea