tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  >
An Inconvenient Sequel: Truth to Power
Beste ekintza batzuk

An Inconvenient Truth filmak klimaren krisia jendartean ezagutzera eman eta hamar urtera, sekuela zoragarri eta zirraragarria hau agertu da, energiaren benetako iraultza batetik zein gertu gauden agerian uzten duena. Estatu Batuetako presidente ohiak, Al Gorek, amore eman gabe jarraitzen du borrokan, mundu osoan zehar bidaiatuz, klimaren aldeko armada sutsua prestatu eta munduko klima-politikan eragina izateko. Kamerek ezkutuan jarraituko diote, une pribatu eta publikoetan, dibertigarri eta hunkigarrietan. Haren ahaleginen helburua da ideia bat egi bihurtzea; hain zuzen ere, aurrez inoiz ez bada ere egon hainbeste jokoan, giza adimen eta grinaren bitartez klima-aldaketaren arriskuak gaindi daitezkeela.

BIOGRAFIA

Jon Shenkek eta Bonni Cohenek elkarrekin zuzendu zuten Audrie & Daisy, 2016an, eta Sundanceko lehiaketan estreinatu zuten. Aurrez, Lost Boys of Sudan (2004) dokumentala zuzendu zuen Shenkek, Megan Mylan-ekin batera, eta Truer Than Fiction saria eskuratu zuen Independent Spirit Awards sarietan. 2008an argazki-zuzendaria izan zen Smile Pinki filmean, dokumental labur onenaren Oscar saridunean. 2011n, The Island President zuzendu, eta dokumental onenaren Publikoaren Saria irabazi zuen Toronton. Bonni Cohenek The Rape of Europe (2006) zuzendu zuen, Richard Berge eta Nicole Newnham zuzendariekin batera, baita, Jon Else-rekin batera, Inside Guantanamo (2009) ere, dokumental onenaren Emmy sarirako izendatua. An Inconvenient Sequel Canneseko zinema-jaialdian aurkeztu zen.

FITXA
Zuzendaria
Jon Shenk , Bonni Cohen
Ekoizpena
Participant Media
Jeff Skoll
Actual Films
Richard Berge
Argazkia
Jon Shenk
Muntaketa
Don Bernier, Colin Nusbaum
Musika
Jeff Beal
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Paramount Pictures
5555 Melrose Ave
90038
Los Angeles, CA
AEB
Iraupena
100 m.
Herrialdea
AEB
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea