71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Glocal in Progress
Glocal in Progress
Araudia
Araudia
Sariak
Sariak
Telmo Esnal
Espainia 
67 min.
Euskal dantzen sinbolo eta metaforak oinarri hartuta, sormenezko pelikula libre bat da Dantza, bizitzaren zikloaren istorioa eta gizakiaren eboluzioa erakusten duen fikziozko film musikal bat. Film honetan, dantzen bitartez gai unibertsal asko jorratzen dira; besteak beste, bizirautea, sinesmena, festa, maitasuna eta heriotzaren kontrako etengabeko borroka. Aldi berean, abestiez, keinuez eta erritmoaz lagunduta narrazio sinple baina argia osatzen da.
Miha Mazzini
Eslovenia - Kroazia - Serbia 
84 min.
Ana (36) bere hiriko ospitale batean erdituko da, konplikaziorik gabe. Arazo burokratiko txiki bat besterik ez dago: Ana ez dago datu-base informatizatuan. Garrantzirik gabeko arazo tekniko bat da, ziurrenik. Handik egun batzuetara, ordea, armiarma-sare erabat kafkatarrean harrapatuta dago Ana: ordenagailuan agertzen ez denez, ez du gizarte-segurantzarik, ezta bizileku finkorik ere. Bat-batean, Ana atzerritarra da, bizitza osoa Eslovenian eman badu ere. Legalki ez da existitzen; beraz, haren semea umezurtza da. Eta umezurtzak adopzioan ematen dira.*1992ko otsailaren 26an, Esloveniako Errepublikako Barne Ministerioak bertako 25.671 hiritar ezabatu zituen artxiboetatik. Gehienek ez dute legezko estatusik oraindik.
Andrei Dascalescu
© Andrei Dascalescu
Hadrian Marcu
Errumania 
104 min.
Petru, petrolio-industriako langile-komunitate batean bizi den ingeniari bat, estutasunean dago. Alde batetik, Laurarekin ezkontzear dago, haurdun dagoen bere neska-lagunarekin; bestaldetik, harreman bat du bere lankideetako baten emazte Soniarekin, eta hark lan-istripu bat izango du. Petru bizitza berri bat hastear dela dirudienean, Soniak berea amaituta dagoela sentituko du. Petru harekin zorretan sentitzen da, baina jaiotzear dagoen haurraren arduradun, baita ere. Laurak Soniarekin harremana duela jakingo du, eta horrek hainbat gertakari jarriko ditu martxan. Petruk eta Soniak elkarren besoetan aurkituko dute kontsolamendua. Kalte konponezina bientzat, bizirauteko saio desesperatu batean.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: