tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
La educación del Rey / Rey's Education
Horizontes Latinos - Zinema Eraikitzen 30
Santiago Esteves
Foto: Jorge Fuembuena
Santiago Esteves, Matias Encinas
Foto: Jorge Fuembuena
Santiago Esteves, Matias Encinas
Foto: Jorge Fuembuena
Horizontes-eko Gosariak ''La educación del Rey''
Horizontes-eko Gosariak ''La educación del Rey''
Horizontes-eko Gosariak ''La educación del Rey'' (es)
18m. 37s.
Horizontes-eko Gosariak ''La educación del Rey'' (es)
(es)

Reynaldo Galíndez 'Rey' nerabea, bere lehen delitutik ihesi, Carlos Vargas segurtasun-zaindari erretirodunaren etxeko patioan eroriko da. Erortzean, Vargasek tratu bat eskainiko dio: gazteak etxean eragin dizkion kalteak konponduko ditu, poliziara entregatua ez izatearen truke. Ordutik aurrera, zaindari zaharrak nerabeari irakasten dizkion lezioek errege baten prestakuntzari buruzko kondaira zaharrak gogorarazten dituen harreman bati emango diote bide. Ituna apurtzen hasiko da, ordea, Reynaldok parte hartu zuen lapurretako hari askeak haien inguruan estutzen hasten direnean. Industriaren Zinema Eraikitzen eta Zinema Eraikitzen CAACI/Ibermedia TV sarien irabazlea izan zen iaz.

BIOGRAFIA

Santiago Estevesek Buenos Aireseko Zinema Unibertsitatean ikasi zuen zuzendaritza; ikasi bitartean, muntatzaile-lanak egin zituen Pablo Trapero, Mariano Llinás eta Juan Villegasen moduko zuzendarientzat. Film labur hauek idatzi eta zuzendu zituen: Cinco tardes sin Clara (2009), Los crímenes (Iberoamerikako film labur onena eta Kritikaren Saria Huescan, 2011) eta Un sueño recurrente (2013). 2015ean La educación del Rey fikzio-telesaila zuzendu zuen; ondoren, bere lehen film luze bihurtu zuen. Pelikula horrek Zinema Eraikitzen Saria irabazi zuen 2016ko Donostia Zinemaldian.

FITXA
Zuzendaria
Santiago Esteves
Gidoia
Juan Manuel Bordón, Santiago Esteves
Ekoizpena
13 conejos
Santiago Esteves
Nephilim S.A.
Jorge Moreno
Argazkia
Cecilia Madorno
Muntaketa
Santiago Esteves
Musika
Mario Galván
Antzezleak
Germán De Silva, Matías Encinas, Jorge Prado, Mario Jara, Martín Arrojo, Elena Schnell, Marcelo Lacerna, Esteban Lamothe
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
UDI - Urban Distribution International
14, rue du 18 Août
93100
Montreuil
Frantzia
Iraupena
96 m.
Herrialdea
Argentina - Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea