tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
Al desierto / To the Desert
Horizontes Latinos
Ulises Rosell
Foto: Ulises Proust
'AL DESIERTO' (Horizontes Latinos)
Foto: Gorka Estrada
'AL DESIERTO' (Horizontes Latinos)
Foto: Gorka Estrada
Horizontes-eko Gosariak ''Al Desierto''
Horizontes-eko Gosariak ''Al Desierto''
Horizontes-eko Gosariak ''Al Desierto'' (es)
17m. 2s.
Horizontes-eko Gosariak ''Al Desierto'' (es)
(es)

Lan-egoera prekarioa dela eta, Julia, Comodor Rivadavia (Argentina) kasinoko langile bat, tentaldian eroriko da galestar jatorriko Gwynfor lakonikoak administrari-lanpostu bat eskaintzen dionean berak lan egiten duen petrolio-enpresan. Iruzurraz jabetzen denerako basamortu erdian daude eta oinezko ibilbide nekezari ekin beharko diote, Patagoniako mesetan zehar. Ehiza egiten, bertan behera utzitako leize eta eraikuntzetan babesten, distantzia amaiezinen erdian ihes egiteko aukerarik gabe, haien elkarbizitza zaila aldatzen joango da egunek aurrera egin ahala. Hermes Prieto komisarioa atzetik dute, kamionetaz, zaldiz, aztarnari batzuek gidatuta, basamortuaren erdian haien arrastoren bat aurkituko duelakoan.

BIOGRAFIA

Ulises Rosellek dokumentalgintzan zein fikziozko zinemagintzan dihardu. Dónde y cómo Oliveira perdió a Achala film laburra zuzendu ondoren, Historias breves (1995) lanaren barruan, El descanso (2001) film luzea zuzendu zuen, Andrés Tambornino eta Rodrigo Morenorekin batera. 2003an Bonanza dokumentala egin zuen, eta 2006an fikziora itzuli zen Sofacama filmarekin. 2007tik, telebistarako fikzio- eta dokumental-sailak idatzi eta zuzendu ditu: 9mm, Pequeños universos eta Pueblos originarios, besteak beste. Haren azken dokumentalak, El etnógrafok (2012), hainbat sari jaso ditu Argentinan.

FITXA
Zuzendaria
Ulises Rosell
Gidoia
Ulises Rosell
Ekoizpena
Wanka Cine
Ezequiel Borovinsky
Ajímolido Films
Alejandro Israel
Triciclo Films
Catalina Donoso
Argazkia
Julián Apezteguía
Muntaketa
Alejandro Brodersohn
Musika
Eduard Artemiev, Merle Travis
Antzezleak
Valentina Bassi, Jorge Sesán, José María Marcos, Germán De Silva, Gastón Salgado
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
94 m.
Herrialdea
Argentina - Txile
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea