tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
Pieles
Made in Spain

Forma fisikoak gizartearen aurrean baldintzatzen gaitu, berdin dio geuk aukeratu dugun ala ez. Pieles fisikoki desberdinak direlako ezkutatu, gorde edo elkartu behar izan duten pertsona batzuen istorioa da. Samantha, digestio-aparatua alderantziz duen emakumea, Laura, begirik gabeko neska, edo Ana, aurpegia gaizki osatua duen emakumea. Pertsona bakartiak dira, eta borrokan aritu behar dute, forma fisiko bakarra ulertzen eta ezberdina dena baztertu eta gaizki tratatzen duen gizartean beren lekua aurkitzeko.

BIOGRAFIA

Eduardo Casanova 12 urterekin hasi zen aktore lanetan, telebistan, zineman eta antzerkian. Bere lehen film laburra, Ansiedad, 17 urterekin filmatu zuen, eta ondoren etorri ziren Fumando espero, Amor de madre, La hora del baño, Eat my shit eta Fidel, aktore gisa irabazitako diruarekin eginak guztiak. Publizitate-iragarkiak, bideoklipak eta enkarguzko beste lan batzuk ere egin ditu. Filmaketen artean, gidoigintza ikasi zuen Kubako EICTVn eta Madrilgo Factoría del Guión eskolan. Pieles, bere lehen film luzea, Berlineko aurreko zinema-jaialdian estreinatu zen eta Gazte Epaimahaiaren Saria jaso zuen Malagako zinema-jaialdian.

FITXA
Zuzendaria
Eduardo Casanova
Gidoia
Eduardo Casanova
Ekoizpena
Pokeepsie Films S.L.
Carolina Herrera Bang
Nadie es Perfecto PC S.L.
Francisco José Martinez Sánchez
Argazkia
José Antonio Muñoz 'Nono'
Muntaketa
Juanfer Andrés
Musika
Ángel Ramos
Antzezleak
Macarena Gómez, Jon Kortajarena, Candela Peña, Carmen Machi, Ana Polvorosa, Secun de la Rosa, Joaquín Climent
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Film Factory Entertainment
Lincoln, 11, 2º 4ª
08006
Barcelona
Espainia
Iraupena
77 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea